Orain dela gutxi, “Paper” edo “Artikulu akademiko” delakoei buruz hausnartzen egon naiz, eta zuekin elkarbanatu nahi nituzke bai egindako gogoetak bai sortzen zaizkidan zalantzak. Gure ikerketa kasuan, “Paper” hauek aktibista garen zein EHUko irakasleen lanaren fruitua dira, diruz ordaindu ezin diren ordu eta boluntariotza lanak eta soldata publikoa duten ikerlarien lana izaki. Behin lana egin eta gero, nazioarteko argitaletxe bati bidaltzen diogu, bere aldizkarian argitaratzeko. JCR edo inpaktu gero eta handiagoko aldizkarian orduan eta zailago argitaratzea, eta orduan eta puntu gehiago lortzen omen dira.

Orain arte, nahiko normala ematen du prozesuak ezta? Beno, ba behin zuzendu eta argitaratu denean, gure lana edo paperra ezin dugu zabaldu, ze honen eskubide guztiak editorialak ditu, eta norbaitekin elkarbanatu nahi badugu (adibidez ikerketan parte hartu duen edo elkarrizketatua izan den norbaitekin) 36 € ordaindu behar zaizkio argitaletxeari. Interesgarria, ezta? Baina oraindik gehiago ere badago…. EHUk, unibertsitate publikoa izaki, argitaletxe haundi hauei harpidetza bat ordaintzen die EHUko ikasle zein ikerlariek “ordaindu gabe” deskargatzeko aukera izan dezaten, zinez EHUko irakasleek egindako lana bada ere. Nahi dugunari libreki dokumentua elkarbanatzeko ere aukera ematen digu argitaletxeak, “open acces” bezala jarrita, baina horretarako hainbat mila euro ordaindu behar zaizkio…. Eta azkenik, paper eta dokumentu hauen errebisioa, peer review, egiten duten pertsonen lana ez du inortxok ere ordaintzen.

“Peer Review” De Center for Scientific Review [2] - From Center for Scientific Review [1], part of the NIH, and thus under public domain, Dominio público, https://commons.wikimedia.org/w/index.php?curid=286493</em>

Ondo ulertu al duzue sistema? Hala bada…merezi al du horrelako lekuetan argitaratzeak?

Ikerlari batzuekin komentatu eta gero artikuluak guztion eskuragarri uzteko trikimailu batzuk egiten dituztela esan didate. Copyright-ari aurre egiteko, Researchgate erabiltzen dute adibidez, artikuluaren azken bertsioaren zirriborro bat igo; irudi, taula eta formula guztiekin txukun-txukun, eta CC-BY-NC-ND lizentziarekin, guztion eskuragarri uzten dute, argitaletxara bidali baino lehen.

Nire aldetik ere ikertzen aritu naiz eta sci-hub-ekin topatu naiz, artikuluak denon eskuragarri egoteko plataforma bat da: (badirudi argitaletxe handiekin arazo potoloak dituztela, epaiketak etab. baina tira…)

scihub

Beste aldetik badago “open acces” izeneko mugimendu bat ere: eta bertan badaude aldizkari zientifikoak paperrak argitaratzeko; hementxe lista: https://doaj.org/

art designer at PLoS, modified by Wikipedia users Nina, Beao, and JakobVoss - http://www.plos.org/

Irakule maiteok…. ezagutzen al duzue dago joku hontan ez dagoen “paper” argitaletxerik? Dokumentuak denon eskura eta lizentzia askeen bitartez uzten dituena?