Nik momentuan ez nion garrantzirik eman esandakoari, eta gu bezalakoak, hau da euskaldunak zirenak baginela, baina baita ere beste lurraldeetako jatorria zutenak ere, batzuk euskara ikasten eta beste batzuk ez.
Elkarrizketa eten zen, nire alaba deika zegoen eta, horrelakoak izan ohi dira parkeetako elkarrizketak, erdizka geratzen direnetakoak.
Alaba lepoan zintzilik, etxera bueltan nintzela, berriz etorri zitzaidan burura esandakoa…. Giro euskalduna, zuek bezalakoak, buruan jo eta jo nituen….
Zer zuen guraso horrek buruan? Gu bezalakoak balira denak, euskaldun, (fededun??) orduan bai, bere estandarra beteko luke eskolak? Baina… ez balitz horrela, eta gazteleraz, arabiarrez, edo frantsesez hitz egiten duen jendea balego? Orduan zer? Agian ez litzateke nahikoa izango bere semearentzat?
Giro euskalduna adierazpenak, zer du atzean? Zikindu ezin daitekeen zerbait. Purutasuna, jatortasuna, burbuila bat, elitismoa apika?
Giro euskalduna sortu beharrekoa da, haren alde egin, erein, borrokatu. Eta giro horretan, euskaldun zahar, euskaldun berri, euskaraz ikasten ari diren, eta euskaraz ez dakitenak ere sartzen dira. Nik hala ikusten dut behintzat. Giroa sortu, bizi mantendu egin behar da. Ez da aukeratzen den zerbait. Hori da nire ikuspuntua behintzat.
On egin eta Zaindu maite duzun hori, mila esker Ruper.
Kantu leunak
Nahi nituzke jarri.
Eguzkia
Ainubian denari.
Zaindu maite duzun hori.
Zaindu gorroto duzun hori.
Planetaren mugak lanean -edo ingelesez Planetary boundaries deitutakoan- Lur sistemaren egonkortasunerako funtsezko 9 prozesuen egoera ebaluatzen dute. Planetaren bizigarritasuna arriskuan jar dezaketen prozesu hauentzako atalase batzuk iradokitzen dituen marko kontzeptual bat da.
Kontzeptu hau 2009an proposatu zuen Johan Rockström (Stockholm Resilience Centre) eta Will Steffen (Australian National University) buru zituen nazioarteko 28 zientzialarik osatutako talde batek (Rockström et al., 2009). Planetaren mugak erreferentziazko esparru kontzeptual bihurtu da gaur egun; hainbat artikulu zientifikoren gai da eta Nazio Batuek bai Davoseko Munduko Ekonomia Foroa bezalako organismoek erabili dute haien txostenetan.
Muga hauek, kasu askotan, gainditzeko egoeran daude, gizakiek eratuta dugun gizarte-, ekonomia- eta politika-sistemaren eraginez. Jatorrian definitu ziren bezala, muga hauek ez dira atalase global edo inflexio-puntu baten baliokideak. Muga hauek atalase, edo inflexio-puntu horiek baino lehenago gainditzen dira, eta aukera emango liokete gizarteari alerta goiztiarraren seinaleei erantzuteko. Atalasea gaindituz gero, aldaketa malkartsu edo arriskutsu batean sartu gaitezke eta.
Esan beharra dago hasieran 9 muga definitu bazituzten ere 2015ean egindako lana berrikusi zutela eta beste hiru muga edo atalase gehitu zizkiotela sistemari (Steffen et al., 2015).
Hauez gain, badira sistema guztia desegonkortu nahi ez badugu zeharkatu behar ez ditugun atalaseak, ingelesez Tipping Points ere deitutakoak. Exeter Unibertsitateko Tim Lenton ekologoak zuzendutako ikertzaile-talde batek 2008an jada ohartarazi zuen lehen aldiz inflexio-puntu klimatikoen arriskuaz. Garai hartan, uste zuten berotze globalak 5 gradu zentigradu gainditzen zituenean soilik sortuko zirela arriskuak (Lenton et al., 2008). Baina 2019ean, Lenton berak eta sei egilekidek adierazi zuten arriskuak askoz ere probableagoak eta hurbilagokoak direla orain.
Inflexio-puntu batzuk, haien arabera, gaur egun bizi dugun berotze-mailarekin gainditu ahal izan dira (Lenton et al., 2019). Ikertzaileek uste zuten inflexio-puntu horiek elkarrengandik independenteak zirela neurri handi batean.
Orain ohartarazten dute munduak aldaketa bortitzen “ur-jauzi” bati egin behar diola aurre planetako sistema klimatikoan, berotze globala sendotzen den heinean. “Baliteke elkarri lotutako inflexio-puntuen ur-jauzi baten atalasea gurutzatu izana”, idatzi dute artikuluan.
Gaur egun oraindik orekan dauden hamabost azpisistema edo elementu ditugu arriskutsu bezala sailkaturik, baina hauetako baten atalasea gaindituz gero beste denak ezegonkortzeko aukera zabaltzen digun fase-aldaketa bat eragin dezakete. Honek sor dezakeen larrialdirik handiena berotegi efektua handitzea litzateke, eta horrek lurraren bizi-baldintzak asko zailduko lituzke (Steffen et al., 2018).
Lenton eta bere lankideen ustetan, ur-jauzia efektuak gero eta ohikoagoak izan daitezke eta adibideak ikusten hasiak gara. Adibide moduan, Artikoko itsas izotzaren galera har genezake. Izotzaren urtzeak eskualdeko berotzea areagotzen du, eta Artikoaren berotzeak eta Groenlandiako izotzaren urtzeak Ipar Atlantikoan ur geza sartzea bultzatzen dute. Horrek, XX. mendearen erdialdetik, %15eko moteltzea eragin du Atlantikoko hegoaldeko oszilazio-zirkulazioan (AMOC, ingelesezko sigletan), izan ere, ozeanoan zeharreko bero- eta gatz-garraio globalaren funtsezko zatian. Groenlandiako izotz-geruzaren urtze azkarrak eta AMOCen moteltze handiagoak Saharako montzoia desegonkortu dezake, baita Mendebaldeko Afrikan ere, eta, ondorioz bertan lehortea eragin lezake. Gainera, AMOCen moteltzeak Amazonia lehortu dezake, Asia ekialdeko montzoiak nahasi edo eten eta Ozeano Australean beroaren metaketa eragin lezake, eta hortaz Antartikako izotzaren galera ere azkartu (Pörtner et al., 2019).
Ikusten dugunez, ur-jauzi efektu honek eragin oso desberdinak izan ditzake eta munduko hainbat lekutan barreiatuta. Esandako guztia, gainera, ur-jauzi efektu hauek beren artean izan ditzaketen harremanak kontuan izan gabe!
Planetaren mugak gaindituz goaz, bihurgunera gero eta azkarrago iritsiz, ziurgabetasun eta arriskuen eremuan gero eta gehiago barneratuz. Noiz jabetuko gara planetak mugak dituela? Noiz ekingo diogu gure planeta benetan zaintzeari?
Erreferentzia bibliografikoak:
Bada garaia herritarrak gure trantsizio energetikoaren erdigunean jartzeko. Glasgown berriki egindako COP26aren elkarrizketak bukatu eta klima larrialdia aintzat hartzen ez dela nabaria da nazioarteko agintariengan. Ez dugu zientzialari adituak izan beharrik tenperatura globalaren igoera mugatzeko helburura (+1,5 gradu) iristeko bide nagusia energia gutxiago (eta garbiagoa) xahutzea dela ikusteko, hori baita negutegi gasen iturri nagusia. Hala ere, nazioarteko erakundeek egiten dituzten aurreikuspenetan energia beharrek gora eta gora egiten dute etengabe.
Erregai fosilak alde batera utziko dituen energia trantsizioa beharrezkoa dugu gizarte bezala biziraun nahi badugu, eta, iraultza teknologikoak lagun badezake ere, gizartearen eta haren energia ohituren baitan egongo da trantsizio horren muina. Energia eredu justuago eta demokratikoago bat bermatu nahi badugu, lehentasuna eman behar zaie norbanako eta komunitateen parte-hartzeari. Horiek baitira pertsona ahulenen beharrak eta lurraldearen defentsan ezaguera eta konpromiso gehien duten eragileak.
Testuinguru honetan, energia-komunitateak azaltzen zaizkigu gero eta maizago. Baina, zer dira zehazki? Duela hogei bat urte, ingurugiro eta energia arloko arazo lokalei aurre egiteko bertako jendea eta eragileak elkarrekintzan hasi ziren: Ingalaterran, Hego Korean, Patagonian, Europako beste hainbat puntutan… Pixkanaka, horrelako elkarrekintzei jarritako izenak bateratzen joan ziren energia-komunitate edo energia-elkargo izenpean. Azken hogei urteetako esperientziak frogatu duenaren arabera, energia-komunitateek berebiziko garrantzia dute energia-trantsizioaren azelerazio eta demokratizazioan.
Hain da honela, ezen Europako Batasunak esparrua arautzea erabaki baitzuen, 2018/2001 eta 2019/944 zuzentarauen bidez. Batetik, era askotariko eragileak arazoaren aurrean elkarrekin pentsatzen jartzen dituelako, protagonismoa eta ardura (hein batean) bereganatuz. Bestetik, norberak sustatu/adostutako ekintzei babesa emateko erresistentzia gutxiago jartzen dugulako: diruz lagunduz, denbora eskainiz, edo informazioa zabalduz. Azkenik, arazoaren aurrean jarriz, kontzientziazio maila altuak lortzen direlako, eta horrek askotariko ondorioak dakarzkigu: energia sortzeak duen benetako kostuaz jabetzen gara (bai ekonomikoki, baita ingurugiro aldetik ere), horretarako dauden aukera teknologiko desberdinen abantaila eta desabantailak gertuko egiten ditugu, errealitatearen eraldatze prozesuetako subjektu aktibo egiten gara eta gure energia beharrei lehentasunak esleitzeko tenorean jartzen gaitu.
Funtsean energiaren gai korapilatsuari tokian-tokian parte-hartze bidezko talde-lanaren bidez, egoerak hobetzeko urratsak egiten dituzten komunitateak (taldeak) dira. Forma eta motibazio askotakoak daude, hala nola energia berriztagarrietan bakarrik oinarritzen direnak batzuk, energia alorreko enpresa handiek sustatutakoak besteak, udalek sustatutakoak beste hainbat, edota herritar kooperatibek bultzatutakoak.
Izan ere, bistakoa da egungo eredu energetikoa enpresa gutxi batzuen esku dagoela, eta haiek beren mozkinak hazteko edozer egiteko prest daudela: urtegiak bat-batean hustu, merkatuak aztoratu, txirotutako herrialdeetako pertsonen eskubideak urratu… Tamalez, aipatutako europar zuzentarauak ez daude oraindik Hego Euskal Herriko legedian barneraturik. Eta enpresa horiek, gaiaren inguruko erregulazio falta dela medio, atez ate erasokor saltzen dizkiguten hainbat produktuen artean, hasi dira energia-komunitateak ere eskaintzen, kasu batzuetan, gainera, agintarien babes eta dirulaguntzekin.
Energia-komunitateak herritarrek, beste eragile batzuekin batera, antolatutako eta gobernatutako bideak irekitzeko giltza dira, gure ustez trantsizioaren lema berreskuratzeko gakoetako bat; herritarrei prozesu osoan zehar protagonismoa (parte-hartze eta erabakitze gaitasun eraginkorra) bermatzeko aukera. Eskaintzen zaizkigun energia-komunitateetan sartu aurretik, azter dezagun, ongi, nolako joko-arauak eskaintzen diren herritarren erabakitze gaitasunaren inguruan, energia-komunitateak iraungo duen urrats guztietan zehar. Azter dezagun zein diru ekarpen eta lotura eskatzen duten, eta haiekin inor bazterrean utziko ote duten. Azter dezagun zein energia kontsumo maila duten eredu, eta kontsumo maila hori planetako pertsona guztiek izatea posible ote den. Ez ditzagun energia-komunitateak aspektu hauek batere axola ez zaizkien eragileen esku utzi. Egin ditzagun geure, eta sor ditzagun helburu nagusitzat onura ekologiko nahiz ekosozialak lortzeko irabazi asmorik gabeko antolaketak, herritar-sareei dagokien erritmo eta moduak errespetatuko dituztenak. Herritar sare horiek aldi berean jardun berriekin berrindartuko dituztenak.
Ez dezagun amore eman. Oraindik badugu aukera klima larrialdia ekiditen gure ekarpena egiteko, tokian-tokian hasiz, baina mundu mailako ikuspegia izanik. Berreskura dezagun antiglobalizazio mugimenduaren lelo ezaguna: Lokalki ekin, baina globalki pentsatu!.
Photo by Miguel Bruna on Unsplash
]]>Nik erantzun nien banuela jada e-posta kontua, eta ordura arte bezala jaso nitzakeela bidalitako informazio guztiak, erantzuna ezingo nituela argazkiak ikusi eta arazoak izan nitzakeela informazioa jasotzeko garaian.
Korreoak zure posta pertsonalera berbidalidaltzeko aukera egoten da, hala ere, arazoak sortuko zaizkizu hainbat gunetan sartzerakoan xxxxxxx.net-eko erabiltzaileek soilik sartzerik dutelako (boletinak, argazkiak).
Zur eta lur gelditu nintzen. Orain arte oso ondo jaso ditut ikastetxearen buletin eta informazio guztiak eta.
Benetan beharrezkoa al da beste e-posta kontu ba sortzea gurasoak informaturik mantentzeko?
Nik ez dut uste, posta-zerrenda bat egitearekin nahikoa litzateke, hori baino errazagorik… Nik, oraingoz behintzat gmail kontu hori ez irekitzea erabaki dut.
Beste aldetik, eta sakonera joz, Google domeinua eta bere sistema ikastetxe publikoetan erabiltzeak ba al du zentzurik? Nik atzerapauso eta erabaki oso txar bezala ikus dezaket baina bere arrazoiak baditu:
Beste guraso eta hezkuntza taldeetako pertsonekin hitz egin eta gero, ez da gurean bakarrik gertatzen den zerbait (1, 2), oso hedatua dagoen egoera da!
Baina aizu… non daude bada Googlen eskuetan hezkuntza uztearen arriskuak? Ez al zara gehiegikeriatan ibiliko? Azkenean e-posta zerbitzu bat baino ez da….
Google ez da e-posta zerbitzu bat soilik, bere inguruan izugarrizko zerbitzu mordoa (Gdrive, Gmaps, GSuite,…) eratu duen enpresa boteretsu bat da. Eta irabaziak lortzeko iturria, ustekabean, haien bezeroen datuak saltzea da. Zergatik ba emango luke norbaitek halako zerbitzu piloa doan? Gure haurren datu guztiak haien esku uzten ari gara, inolako hausnarketarik ere egin gabe. Eta gaitzena hezkuntza sistemak berak sartzen dituela “G-handia”-ren atzamarretan. Posta elektroniko zerbitzu bat behar badute, asko ditugu aukeran! Eman diezaiogun gure haurrei dauden aukera guztien berri!
Googlen hezkuntzan sartzearen apustua oso handia da eta jada egoerari aurre egitea gero eta zailagoa egingo zaigu, hala ere landu eta hausnartzeko moduko gaia dela uste dut. Hementxe dituzue saretzeko balio dezaketen hainbat ekimen eta talde interesgarri:
Webguneak:
Telegram kanalak:
Bideoak:
Honi buruz hitz egin nahi baduzue, Lemmy.eus-en ireki dugu elkarrizketatzeko aukera:
]]>Di mi consentimiento para que analizase lo que escribía y hacer un gráfico con las palabras más usadas, aquí tenéis el resultado:
Como se ve, una de las palabras más repetidas es “eta”, el equivalente a la conjunción copulativa “y” en euskera. Hace algunos años, e incluso hoy en día con cualquier encierra-titiriteros al mando, podría ponernos en aprietos si lo quisiese; en caso por ejemplo de que yo fuese alguna figura política-representativa de algún tipo. Eso me ha dado qué pensar.
Por otra parte, ha sido bonito ver que hay muchas palabras en euskera, mostrando que existe una red social interesante en el #Fediverso que nos comunicamos y vivimos en euskera.
Se nota también que #izaroblog es una de las palabras clave, ya que suelo usar la red social para promocionar los posts que escribo y tengo algunas entradas programadas para ello.
También se nota que últimamente he estado enfrascado con el tema del blog en #github, y muchas de las palabras son relativas a ello.
Lo que resulta interesante de verdad es ver cuánta información se puede sacar sobre mis andanzas con sólo ese gráfico! También hay otro que muestra con quién suelo interactuar más, pero analizar eso me parece ya demasiado! ;)
Al final del artículo Drymer nos plantea un par de preguntas interesantes:
Las redes sociales (libres o privativas), tiene ventajas y desventajas. Cúal es el balance? Los peligros en los que nos ponen sobrepasan las ventajas? El hilo es este. Por mi parte he de decir que les veo muchas ventajas a las redes sociales en general. Creo que pueden servir para crear comunidad, aunque sea virtual, organizarse, conocer gente y aprender. Tengo pendiente otro post de las cosas que he ido aprendiendo estos años gracias al Fediverso y todas las personas maravillosas que me he encontrado. Eso si, he de reconocer que la experiencia es únicamente en redes libres. Sobre las corporativas no tengo la misma opinión… Por otra parte es obvio que las redes sociales según en qué contextos deben de ser tratadas de forma más cuidadosa, no hay más que ver la situación de las personas afganas en estos momentos, que suman el drama que están viviendo a su necesidad de borrar las huellas digitales. Terrible. Pero es algo que deberíamos reflexionar y plantear ya que todo lo que se escribe en internet, se queda en internet. Escribir de forma anónima, con pseudónimos y preservar la privacidad es algo que todas las que escribimos deberíamos tener en cuenta. ¿Hasta dónde quiero mostrarme? y ¿con quién quiero compartir esta información? son preguntas que deberíamos hacernos constantemente. La privacidad es algo cada vez más importante, pero me da la sensación que no lo solemos tomar mucho en cuenta.
Es útil la herramienta? Si, yo creo que es interesante poder saber sobre qué escribes, qué temas tienen más importancia incluso con quiénes hablas. La cuestión aquí es que yo creo que tendría que ser algo de cada usuario, no una herramienta que cualquiera pudiese usar. Es decir, que solo fuese accesible esa información para el propio usuario y en caso de querer compartirla (como en mi caso) que lo haga la propia persona interesada. Me parece bastante peligroso que todo lo que se comente en las redes esté disponible para poder ser analizado, porque al final no sabemos por quién podemos ser acechados, cómo nos pueden clasificar, etc.
Tenía ganas de escribir, sin preocuparme demasiado por cómo insertar fotos, cómo quedaría la cabecera, etc. Estuve preguntado por opciones de crear blogs simples, en los que se pudiese escribir en Markdown tranquilamente, y me decanté por la posibilidad que daba Githubpages. Prioricé otra vez la facilidad de instalarlo y hacerlo funcionar. Además puedo guardar en formato de texto simple todo el blog de forma cómoda y sin que pese mucho en mi ordenador. Metí bastantes horas intentando entender el funcionamiento de Githubpages, comprendí lo mínimo de Jekyll para montar la web, y he ido poco a poco migrando mi blog, añadiendo cosas y sintiéndome más a gusto con la decisión.
Pero claro… no todo el monte es orégano ni todo podía ser tan fácil! :D
Github es propiedad de Microsoft y hace poco ha habilitado un “servicio” llamado Copilot, que resulta que ignora bastentes licencias libres. Si ya tenía cierta reticencia frente a que fuese el Señor Gates quien me alojara el blog, con esto notica me sentí un poco más incómodo. Realmente uso la plataforma únicamente para publicar mis escritos, porque de programación no tengo ni idea, pero bueno…
Pregunté a la sabiduría (Moribundo Insurgente,Tarteka,Victorhck y Marcel Costa) del Fediverso y he recibido información de varias alternativas, con el “sistema Git”:
Tras haber estudiado, y revisado las opciones, por ahora me quedaré por Githubpages ya que no veo ninguna otra opción factible (con mis conocimientos). Esto que me supone añadir una incoherencia más a mi mochila.
A veces resulta cansado buscar y rebuscar para encontrar la alternativa más acorde con tus principios, pero en la búsqueda siempre se aprende y se encuentran cosas interesantes para el futuro!
⚽️ Bolas extra:
Orain dela 26 urte, Iñaki eta biok argitaratu diguten lehen eta azken iritzi artikulua sinatu genuen galdera horrekin. Auzoka aldizkarian idatzi genuela bagenekien, baina egongo ote zen alerik eskuragarri?
Orduan zortzigarren mailan geunden, eta euskarako irakasleak xaxaturik idatzi genuela ziur nago. Hala ere egiten genuen galderak egunerokotasun handia zuen.
Rol-eko jokoak zergatik ez euskaraz?
Garai hartan jada jabetuak ginen euskaraz bizitzea ez zela hain erraza!
Genituen erreferentzia guztiak gazteleraz eta ingelesez genituen (Heroquest, El señor de los anillos, Warhammer…) eta beraz jokatzeko gaztelera erabiltzea izaten zen arruntena.
Artikuluaren bila nenbilela Donostia Euskaraz-eko langile jatorrekin egin nuen topo, eta haien egoitzara joanda di-da aurkitu nuen bilatzen nuen Auzoka!
Eta artikulua… uste baino motzagoa izan arren, hantxe zegoen! Beste “Eritzi-meritziak” idazkien artean!
Urte dexente pasa eta gero, azkenik 2019an izan genuen euskal lehen RPGa eskura, Atopia RPG hain zuzen.
Aurten berriz, badirudi Eneko Azedo eta bere taldeak Adur Euskal erdi aro mitologikoan girotutako rol jokoa aurrera eramateko babesa lortu duela, eta bigarrengoa izango genuke eskuragarri.
Badirudi euskal rol jokalariak gora egin dutela, eta rol jokoak euskaraz izateak garrantzi handia duela iruditzen zait! Mila esker imaginazio eta lan handi hori rola maite dugun euskaldunei helarazteagatik… eta espero dezagun etorkizunean oraindik ere joko gehiago sortzea!
Denbora pasa da, baina idatzitako iritzi artikulua zaharkitua geratzeak ilusio handi egin digu! ;)
Rolean euskaraz egin, ikasi eta gozatu nahi baduzu, badago Rolariak izeneko Telegram talde bat ere, bertan egongo gara zure zain! ;)
Iñaki eta Izaro
]]>Hementxe doa nire “kritika” literarioa; niri sortu dizkidan sentsazioen menpe %100ean! ;)
Zer da gustatu zaidana?
Zer hobetuko nuke edo ez zait hainbeste gustatu?
Beste elegosetarren iruzkinak irakurri nahi badituzue, #malthunsenezinegona traola jarraituz egin dezakezue: https://mastodon.eus/tags/MalthusenEzinegona
Nik egindako beste liburuen iruzkinak irakurri nahi badituzue, hementxe duzue aukera: https://izaroblog.github.io/elegose
Eta gogoratu Aselekin ere tertulia egiteko aukera izango dela!
]]>Ez dut hemen errepikatuko zertan datzan, ze artikulu hortan bertan primeran adierazita dago zein den teknika, nondik datorren eta zer egin dezakezuen berau erabiltzeko, Mirenek bikain egin du eta! ;)
Ni hasi naiz produktibitate tresna hau probatzen eta oso gomendagarria dela esango nizueke, ideiak antolatzeko eta gehienbat haiek haritzeko lagungarria egiten zaidalako gehienbat. Dudan esperientzia gutxiarekin esango dizuet hasieran zailtxo egiten dela hastea, eta ondo-ondo sistema ulertzea baina behin pausu batzuk emanda dituzunean, nahiko nabaria da lortzen duzun hobekuntza.
Hori bai, gero bakoitzak ikusi behar du nola jorratu eta ze truko txiki erabili gauzak gordetzeko garaian, testu formatuak, etab. Nire aukeraketa kontatuko dizuet, lagungarria izan daitekeelakoan.
Esandakoa… gogoa baduzu proba ezazu, merezi du eta!
Eguneraketa: Miren-en eta Jokin-en iruzkinak jaso eta gero Obsidian programa probatzea erabaki dut, eta egia esan oso ondo dabil eta hobekuntza politak dakartza. Niretzako onena, nahi ezkero estekak automatikoki eguneratzen dizkizula, eta ohartxo bate eta bestearen arteko erlazioa egiteko [[]] formatua besterik ez da erabili behar! Gainera, nodoak era grafikoan ere erakusten ditu, eta oso erabilgarria izan daiteke, “zettel”-ak bilatzeko garaian. Merezi du probatzeak!
]]>Rainforest Action Network,BankTrack, Indigenous Environmental Network, OilChange, Reclaim Finance eta Sierra Club ingurumen erakundeek jarraitzen diete banketxe horiei pista, eta kaleratutako Banking on Climate Chaos txostenaren arabera, 2015ean Parisko Akordioa sinatu zenetik, mundu guztiko 35 banku garrantzitsuek 2,7 bilioi dolar(bai trilioi ingelesez) eman dituzte erregai fosilen industrietara, tartean gure ezaguna den BBVA. Nabarmentzekoa da baita ere, azken urteetan handitu egin dela, gezurra badirudi ere, erregai fosiletan egindako inbertsioa. Beste aldetik, BankTrack elkarteak jarraipena egin die inbertsio hauei, eta lortu du banku hauetako inbertsio batzuk geldiaraztea. Artikoan gas eta petrolioa lortzeko egin behar ziren prospekzioak gelditzeko kanpainak, eta are bituminosoak erabiltzearen aurkakoak adibidez ezagunak izan dira.
Pentsio funtsen garrantzia
Pentsio funtsek, hau da, denbora luzerako gordetako diruak, indar handia dute horrelako inbertsioetan,. Sistema finantzarioa sartzen den eta inbertitzeko den diruaren erdia, pentsioetatik dator (pribatuak normalean), eta diru horretatik, %1 bakarrik bideratzen da karbono baxu, edo energia berriztagarrien inbertsioetara txosten hauen arabera.
%15ak bakarrik zuen inbertsio helburua ez izatea erregai fosilen industria, eta %65ri berriz berdin zaio, erregai fosil, edota klima larrialdia areagotuko duten inbertsioak finantziatzea. Horrelaxe dugu gauza gaur egun! Hala ere bada non edo non argia ikusterik, Erresuma Batuan, adibidez, pentsio-funtsak [legez esan behar dute]((https://www.gov.uk/government/consultations/taking-action-on-climate-risk-improving-governance-and-reporting-by-occupational-pension-schemes) ze arrisku klimatiko duten. Baina gehiengoak ez dute halako betebeharrik, ez bada borondatez egiten duten zerbait.
Hari honi jarraiki, mundu mailan dagoen beste kanpaina bat ere aipatu nahiko nuke, Fossil Banks izenekoa, honi buruz ikertu, lan egin eta txostenak ateratzen dituena, haien webgunean ikusi daiteke aurten nazioarteko banku ezagunenak 2016an baino diru gehiago inbertitzen dutela erregai fosiletan… Frantziako bankuek adibidez batazbesteko %19 handitu dituzte haien inbertsioak erregai fosiletan.
Eta zer egin daiteke?
Dirua baduzu ;) eta pentsio funts batean baduzu inbertiturik galetu ezazu ea non egiten dituzten inbertsio horiek, eta saiatu zaitez ingurumena babesten duten funtsak erabiltzen.
Benetan ikusten al diozue inolako zentzurik horrelako funts batean inbertitzeari? Hau da… gure etorkizuna kutsatzea ahalbidetzen ari diren diru funtsek zentzuri ba ote dute? Zer nolako etorkizuna datorkigu gainera? Diruz blai, baina naturarik gabekoa?
ℹ️ Orrialde hauetan aurki dezakezue informazio gehiago:
📻 Honi buruz aritu ginen Baipasan, entzun nahi baduzue 2:41 minututik aurrera bila gaitzazu!
]]>