Interneten energia beharrak
Internet gero eta gehiago erabiltzen ditugula argi dugu, baina zer gastu energetiko sortzen du? Nolako eragina du C02 isurketetan? Baipasa programan gaiari ekin genion eta bertan hitz egindakoaren destilazioa dakarzuet!
Nola neurtu Interneten energia beharrak?
Hasteko ez da erraza jakitea zeri buruz hitz egiten dugun "internet eta energia" gai potoloa plazaratzean. Zer sartzen dugu Interneten zakuan? Nola eduki dezake gastu energetiko bat sare birtual batek? Hau argitze aldera esan genezake batetik zuzeneko eragina dugula, Interneteko azpiegitura osatzen duten gailu guztiak fabrikatzean, hauen erabileran egindako gastuak, datu-zentroak, sareak, etab. sar genitzake multzo honetan. Bestetik zeharkako efektuak ere baditugu: zeharkako ondorioak baitaude energiaren erabileran. Internetek gauzak aldatzeko duen ahalmenagatik, hala nola komunikabideen kontsumoa handitzeagatik, bidaiak egiteko erraztasunagatik, pakete gehiago eskatzeagatik... eta, ondorioz, energia gutxiago edo gehiago erabiltzen da. Bukatzeko, Internet erabiltzeko moduak, gizarte-aldaketak eragiten ditu: Internetek kontsumo-ereduak aldatzen ditu, aldaketa teknologikoak eta sozialak ekartzen ditu eta hazkunde ekonomikoari laguntzen dio. Beraz, zaila da horren guztiaren zenbatespen bat egitea! Hala ere horri buruzko kalkulo batzuk badaude, eta gaur egun energia primarioaren kontsumoaren %10 eta %20 artekoa dela esan genezake; eta tendentziak egi badira mundu mailako elektrizitatearen %20 kontsumitzera irits gaitezkeela 2025ean. Beste ikerketa batzuk berriz Internet herrialde bat balitz bere elektrizitate beharra munduan seigarren postuan egongo litzatekeela diote!
Hodeia-k gorpuztuz, datu-prozesaketa guneen gastu energetikoak
Gero eta gehiago erabiltzen ditugu "Hodei", zerbitzuak eta horrek ere eragina du energia kontsumoan. Hodeia azken finean beste batzuen ordenagailua bat besterik ez da. Datuak joan eta etorrian daude etengabean, datu zentroetatik atera eta itzuliz. Bideo jokoak eta atzetik duten industria guztiia gero eta gehiago dira en "on-line" formatukoak, telebista ere nahieran ikusteko aukera dago, eta horrek izugarrizko inbertsioa eskatzen du zerbitzari eta datu elkar trukaketarako. Gero eta artxibo gehiago gorde, orduan eta energia gehiago xahutuko dugu batazbestean. Internet irakurtzeko sortu zen hasiera batean (web orri finko eta hitz soilezkoak) eta gero irudiak, bideoak eta streaming-a egiteko aukera izan dugu. Horrek gero eta energia gehiago erabiltzea ere ekarri digu.
Beste aldetik datu-prozesaketa gune edo Data-centerrak energia erabili eta gainera beroa askatzen dutenez hauek ere hozteko gailuak erabiltzen dituzte, gastu energetikoa asko handituz. Islandia bezalako leku hotzetan kokatzen ari dira asko horregatik. Hala ere Kalifornian asko aurki daitezke eta azken urteetako lehorte eta suteek eragin diete, ur kontsumo handia behar baitute tenperatura egokian izateko. Egia da datu biltzaileak diren pizti hauek energia berriztagarriz elikatzen direla askotan, baina ez dira gehiengoa izaten; energia modu jarraian eta epe luzean behar izaten baitute.
Google-en Data Centerra, Oklahoma- By Xpda - Own work, CC BY-SA 4.0,
Beti konektaturik wifia eta sakelakoa
Wifiak beti Internet eskura dugula bermatzen du, eta sakelakoak duen eramangarritasunak edonondik sartzea uzten digu. Horrek denak "on-line" gauden denbora handitzen du eta baita Internet erabiltzaileen kopurua ere. Kontsumoak ere gora egiten dute, sarean egiten dugun datu trukaketa ere gero eta handiagoa baita. Horri tarifa planoak gehitzen badizkiogu, bideoak, argazkiak etab gehitzen badizkiogu... atera kontuak! Wifi-ak berak ere energia gastua handitzen du DSL kablearen konexioarekin konparatuz gero 4G sareak kableak baino 23aldiz energia gehiago kontsumitzen duela azpimarratzekoa dai. eta 5Gak berriz gastu energetiko eta antena kopuru askoz ere handiagoa ekarriko digula dirudi... Eta telefono adimendu batetik deitzeak, telefono adimengabe batetik deitzea baino energia gutxiago eskatzen du, eta noski adimengabeak ez dira hainbeste aldiz kargatu behar ere.
Internet erabiltzeak aurrezten al du energiarik?
Esan dezakegu arlo askotan energia aurrezteko aukera eman digula, adibidez bidai bat egin ordez telekonferentzia bat egiteko aukera dugulako, egin beharreko garraio isurketak saihestuz. Edo egunkaria paperean erosi beharrean sakelako bidez irakurriz. Hasiera batean aurreztuko dugula pentsa daiteke, baina egunkari bat erostean honen gastu energetikoa irakurle guztien artean zatituz gero, agian ez litzateke hain argia izango! Neurtu da ordu eta laurden bazaude pantailaren atzean berriak irakurtzen, egunkaria erostea adinako isurketak izango dituzula. Errebotearen edo Jevons-en parodoxa gertatzen dela argi ikusten da, gero eta gailu eraginkorragoak sortzen ditugu baina hainbeste datu eta energia behar dutenez kontsumo orokorra handitu egiten da!
Beharbada hemendik urte gutxi batetara bideo edo argazkirik gabeko internet bat erabiltzen hasiko gara, duen energia gastuaz jabetzen garelarik. Autoa ordez bizikleta erabiltzea edo termostatoa jaistea arropa gehiago jantziz barneraturik dugun bezala. Agian offline- egingo da lan gehiago hodeian baino.... eta muga horiek jartzeak ez luke esan nahi konektaturik egongo ez ginenik, edo ikasi edo elkarbanatzeko aukera gutxiago izango genituenik!
Mila esker #Fedibertso-ko @PostApocalipsisNau , @dabidnet , @ekaitz_zarraga , @jeibros, @okerreko, @aurora eta @ondiz lagunei saio eta sarrera hau egiten laguntzeagatik eta Baipasako Xiker eta Olaiari gonbitagatik ;) !
-
PostApocalipsisNau-eko lagunek egindako podcast ikaragarri ona, gaiari buruz: https://www.elsaltodiario.com/post-apocalipsis-nau/podcast-post-apocalipsis-nau-15-datacenters-coltan-y-esclavos-otra-cara-de-la-red
-
Antonio Turiel-en hausnarketa potoloa Internet eta energiari buruz: https://crashoil.blogspot.com/2019/11/uno-por-uno.html
-
Low Tech-Magazine web orri oso gomendagarriaren artikulu hauek (ingeleraz):
-
Nola sortu low-tech internet bat: https://www.lowtechmagazine.com/2015/10/how-to-build-a-low-tech-internet.html
-
Nola eraiki low-tech web orri bat: https://www.lowtechmagazine.com/2018/09/how-to-build-a-lowtech-website.html
-
Energia berriztagarriz dabilen web orria, batzuetan ez duzue "online" aurkituko! https://solar.lowtechmagazine.com/2015/10/can-the-internet-run-on-renewable-energy.html
-
-
Data-centerrei buruzko artikulua ElTopon:http://eltopo.org/a-traves-del-espejo-negro-materializar-la-red/
-
Greenpeacek enpresa handien isurketei buruzko txostena: https://www.greenpeace.org/usa/clicking-clean-report/
-
Google-en C02 isurketak neurtzeko web orria: http://www.janavirgin.com/CO2/CO2GLE_about.html