Egungo egoera isurpen eta kutsadurarekin Datu hauek eguneratu beharko dira asteak pasa ahala, baina hementxe daude oraintxe bertan (2020ko apirilean) eskuragarri ditugun batzuk, ideia orokor bat izan dezagun.

Txinan, Koronabirusa "erdi pasata" dute eta karbono dioxido emisioek behera egin dute %25a gutxi gora behera, 2019 eta 2020ko datuak kontuan hartzen baditugu. Altzairu enpresak bere horretan lanean mantendu direla dirudi, baina zementu-fabrikak %60 jaitsi dute produkzioa, eraikuntza sektorearen geldialdia egon da, etorkin askok egiten dute lan eraikuntzetan eta. Aurreikuspenen arabera ere autoen produkzioa %30 jaitsiko dela dirudi.
New Yorken berriz, trafikoaren datuak diote %35 gutxitu dela, eta horrekin batera noski berotegi efektuko gasen isurpenak ere ahuldu dira dagoeneko.

Aire kutsadura

Nitrogeno dioxidoa CO2 isurpenekin erlazionaturik daude hein batean eta satelite bidez ikusi da asko jaitsi direla, %25 baino gehiago ikerlari batzuen arabera. ESAk elkarbanatzen dituen satelite irudietan oso argi ikus daiteke nola jaitsi den itxialdi egoeran dauden lekuetan. Espainia eta Frantzian murrizketa%30 eta %40aren artekoa izan daiteke. Ecologistas en Accionek egindako txostenak , Gasteizen %54,Iruñean %49, Donostian %41 eta Bilbon %40 egin duela behera nitrogeno dioxidoaren kopuruak erakusten digu trafikoaren gutxitzea dela "erreminta hoberena hirietako airearen kutsadura gelditzeko". Euriek eta martxoko ezegonkortasun atmosferikoak ere asko lagundu dute airearen kalitatea hobetzen.

[caption id="attachment_2955" align="aligncenter" width="229"] Chris LeBoutillier-en argazkia[/caption]

Naturaren indarra bueltan

Izurdeak ere Sardiniako kostaldean eta italiako portu handietan ikusteko aukera izan dugu, baita basurdeak ere Italiako herrietako kaleetan zein gurean ere. Naturari gure itxialdia arnas hartzeko momentu bezala hartu duela dirudi.

http://www.youtube.com/watch?v=jv0DLTVfwIc

Turisten barkuen motorrik ez dago, ez dago olaturik kanaletan eta ezta era turistez betetako gurutzaontzi erraldoirik eta Venezia, turismoak gogorren jotako hiriak bizia berreskuratzen hasi da. Azken egunetan ura oso garbi azaldu da, arraintxo eta guzti ikus daitezke, baita hegazti mota ugari eta ahateak berriz ere arrautzak jartzen hasi dira ere.
Fernando Valladares-ek artikulu ona idatzi du honen inguruan, "Klima ez badugu zaintzen berriro gaixotuko gara", bertan biodibertsitatea birusen kontrako botika onena dela azaltzen digu, eta natura osasuntsu batek guretzat egiten dituen lanak, horien artean zoonositik babestea, ordainezinak direla azpimarratzen du.

Aire kutsadura eta fokuak

Dirudienez ez da kasualitatea Covid-19 izurriaren lehen fokuak inguru oso kutsatuetan egotea, Argiako artikulu honek adierazten digun moduan:

...inguru kutsatuetan herritarrak ahulago daude infekzioen aurrean. Kutsadura atmosferikoak sumindu eta hondatu egiten ditu arnasbideetako mukosak. Erreakzio moduan, arnasbideak permeableago bilakatu eta kanpotik patogenoak errazago sartzen dira gizakiaren organismoan.

... ez du esan nahi kutsadura izan denik izurriaren kausa, inondik inora. Baina kontutan hartu beharreko faktore garrantzitsu bat da. Lombardiako airea hain kutsatua egon izan ez balitz, birusaren hedatzea errazago kontrolatu ahal izango zen eta heriotza kopurua txikiagoa izango zen”.

Beste iturri batzuek era Ebola berriro azaltzeko arriskua Berotegi efektuko gasak handitzean gerta daitekeela diote, beraz adi egon beharko gara gai honekin!

Birusa apaldu eta gero.... zer espero dugu?

Ikusi dugu Koronabirusari aurre egiteko itxialdiek NO2 mailak izugarri jaitsi dituztela hainbat lekutan, baina Trump-ek bere politika makurrarekin jarraituz, ingurumena babesteko neurri asko bertan behera utzi ditu. Txinan ahalik eta lasterren hasi nahi dute berriro martxan industriarekin eta ikatz zentral gehiago martxan jarriko dituzte. 6.500 milioi euro jarri dituzte jada zentral hauek sustatzeko.

Isurpenen murrizketa gogor bat lortzea posible dela erakutsi da, urteko %7 ingurukoa, baina baldintza batekin noski, garraioa eta industria ekoizpenak murrizten badira, eta hori ez dute gobernu askok onartuko. Eta, Covid-19ak eragindako krisiaren ondoren, zer gertatuko da ekonomiarekin? Hazkuntza ekonomikoa errekuperatzeko zer egingo da? Hor dago koxka, errebote efektu bat egon daiteke 20108 krisian gertatu zen bezala, ez agian hegazkin edo garraioak utzitako zuloarekin baina bai estimulu fiskalak erabiliz egindako inbertsioengatik sortutakoak. Honi buruz Unai Pascual-ek Berrian idatzitako artikulua irakurtzea gomendatzen dizuet.
Bien bitartean, azaroan Glasgow hirian egin beharreko COP26 nazioarteko gailura atzeratu beharko da , eta horrek ere klima larrialdiari emango zaion garrantzia adierazten digu.

Zer egingo dugu behin krisi hau pasata? Betiko moduan jarraituko al dugu, saiatuko gara berriro ere hazkunde eta produkzioaren aldeko apustua egiten? Edo beste zerbait bilatzeko gogoekin aterako gara itxialditik?
Naomi Klein-ek dioen bezala “Jendeak normalitatera noiz itzuliko garen galdetzen du, baina normalitatea zen krisia".

Nora bueltatu nahi duzu zuk? Zerbait aldatzeko prest? ;)

Baipasa Euskadi Irratiko irratsaioan honi buruz egon ginen hizketan, entzun nahi baduzu 1:39:00tik aurrera entzuteko aukera era baduzu:
https://www.eitb.tv/eu/irratia/euskadi-irratia/baipasa/6903042/7150347/baipasa-20200406/

Argazkia: Chris LeBoutillier