Zer ikusi daukate gure kontu korrontean izan ditzakegun aurrezkiek eta klima larrialdiak?
Hasieran batean, baliteke loturarik ez ikustea, baina eragina badutela argi dago. Klima larrialdian pentsatzen dugunean hasiera batean burura datorkiguna energia edo garraioa dira; baina dirua da gure sistemaren motorra izanik eta banketxeak honen gordailu, haien arteko erlazioa azaleraztea komenigarria da.

Rainforest Action Network,BankTrack, Indigenous Environmental Network, OilChange, Reclaim Finance eta Sierra Club ingurumen erakundeek jarraitzen diete banketxe horiei pista, eta kaleratutako Banking on Climate Chaos txostenaren arabera, 2015ean Parisko Akordioa sinatu zenetik, mundu guztiko 35 banku garrantzitsuek 2,7 bilioi dolar(bai trilioi ingelesez) eman dituzte erregai fosilen industrietara, tartean gure ezaguna den BBVA. Nabarmentzekoa da baita ere, azken urteetan handitu egin dela, gezurra badirudi ere, erregai fosiletan egindako inbertsioa. Beste aldetik, BankTrack elkarteak jarraipena egin die inbertsio hauei, eta lortu du banku hauetako inbertsio batzuk geldiaraztea. Artikoan gas eta petrolioa lortzeko egin behar ziren prospekzioak gelditzeko kanpainak, eta are bituminosoak erabiltzearen aurkakoak adibidez ezagunak izan dira.

Txostena

Pentsio funtsen garrantzia
Pentsio funtsek, hau da, denbora luzerako gordetako diruak, indar handia dute horrelako inbertsioetan,. Sistema finantzarioa sartzen den eta inbertitzeko den diruaren erdia, pentsioetatik dator (pribatuak normalean), eta diru horretatik, %1 bakarrik bideratzen da karbono baxu, edo energia berriztagarrien inbertsioetara txosten hauen arabera. %15ak bakarrik zuen inbertsio helburua ez izatea erregai fosilen industria, eta %65ri berriz berdin zaio, erregai fosil, edota klima larrialdia areagotuko duten inbertsioak finantziatzea. Horrelaxe dugu gauza gaur egun! Hala ere bada non edo non argia ikusterik, Erresuma Batuan, adibidez, pentsio-funtsak [legez esan behar dute]((https://www.gov.uk/government/consultations/taking-action-on-climate-risk-improving-governance-and-reporting-by-occupational-pension-schemes) ze arrisku klimatiko duten. Baina gehiengoak ez dute halako betebeharrik, ez bada borondatez egiten duten zerbait. Hari honi jarraiki, mundu mailan dagoen beste kanpaina bat ere aipatu nahiko nuke, Fossil Banks izenekoa, honi buruz ikertu, lan egin eta txostenak ateratzen dituena, haien webgunean ikusi daiteke aurten nazioarteko banku ezagunenak 2016an baino diru gehiago inbertitzen dutela erregai fosiletan… Frantziako bankuek adibidez batazbesteko %19 handitu dituzte haien inbertsioak erregai fosiletan.

Eta zer egin daiteke?
Dirua baduzu ;) eta pentsio funts batean baduzu inbertiturik galetu ezazu ea non egiten dituzten inbertsio horiek, eta saiatu zaitez ingurumena babesten duten funtsak erabiltzen. Benetan ikusten al diozue inolako zentzurik horrelako funts batean inbertitzeari? Hau da… gure etorkizuna kutsatzea ahalbidetzen ari diren diru funtsek zentzuri ba ote dute? Zer nolako etorkizuna datorkigu gainera? Diruz blai, baina naturarik gabekoa?

ℹ️ Orrialde hauetan aurki dezakezue informazio gehiago:

📻 Honi buruz aritu ginen Baipasan, entzun nahi baduzue 2:41 minututik aurrera bila gaitzazu!