Duela bi hamarkada nazioarteko akordio opako bat sartu zen indarrean: Energiaren Gutunari buruzko Ituna (EGI). Itunak ez du inoiz eztabaida publiko esanguratsurik izan eta halere, enpresa handiei gure sistema energetikoen gaineko botere handia eman die; hala nola gobernuak auzitara eramateko ahalmena, energia berriztagarrietarako trantsizioa oztopa dezakeena besteak beste. EGIa zabaltze-prozesuan dago, eta horrek hainbat herrialderen energia politikak mehatxatzen ditu.

Ituna

Gaur egun, EGIa ia 50 herrialderi aplikatzen zaie, Mendebaldeko Europatik Erdialdeko Asiara eta Japoniaraino iritsiz. Tratatuko xedapen ugarien artean, energia enpresa transnazionalen atzerriko inbertsioak babesteari buruzkoak daude. ISDS sigla doilorraz ere ezagunak direnak. Inbertsoreen eta estatuen arteko eztabaiden konponbidea bezala ezagunak, enpresei estatuen aurka egitea ahalbidetzen die.
Energiaren sektorean, hiru abokatu pribatuk, osatutako nazioarteko auzitegien aurrean estatuei zuzenean demandatzeko eskubide zabalak eskaintzen dizkie. Eta enpresek izugarrizko diru pilako salaketak egin dituzte jada, gobernu batek hartutako neurriengatik kalte-ordain gisa.

Adibidez, Vattenfall energiaren erraldoiak Alemaniari salaketa jarri zion ikatz-planta batean ingurumen-murrizketak sartu zituelako eta energia nuklearra pixkanaka bertan behera uztea erabaki zuelako. Rockhopper petrolio eta gas konpainiak Italiaren aurkako salaketa abian du Adriatikoan petrolioa zundaketak debekatu zituelako. Eta larriena... hainbat zerbitzu konpainiak Bulgaria salatu dute, EBko estatu kide txiroenetakoa, Gobernuak kontsumitzaileentzako elektrizitatearen kostu gero eta handiagoa murriztu ostean. Haien interesak eta dirua pertsonen oinarrizko beharren gainetik jarriz.

Kasu gehiago ere hemen ikusi ditzakezue: https://www.energy-charter-dirty-secrets.org/#section5

Espainian energia berriztagarrien inbertsore handien kasua dugu, 2011. urteaz geroztik, Espainia energia berriztagarrien sorospenetako mozketen gaineko 47 demanda jaso ditu. Finantza-krisi latz baten erdian, demanda bat bertan behera utzi zuten eta hiru atzera bota dituzte, baina Espainiak, orain arte, hamabi kasu galdu ditu. Orain arte, gobernuak 821,6 milioi euro ordaindu beharko ditu guztira honako enpresei:

  • NextEra: 290 milioi euro
  • Eiser: 128 milioi euro
  • Antin: 101 milioi euro
  • Masdar Solar: 64,5 milioi euro
  • Novenergia: 53,3 milioi euro
  • 9REN: 41,8 milioi euro
  • SolEs Badajoz: 41 milioi euro
  • GreenTech Energy System: 39 milioi euro
  • Cube Infraestructure: 33,7 milioi euro
  • OperaFund: 29,3 milioi euro
  • InfraRed eta beste batzuk, ?
  • BayWa: ?

image12-graph Berriztagarrien gainean egindako 47 salaketen erdiak ikatza, petrolioa, gasa edo energia nuklearrarekin erlazioa zuten enpresak egindakoak izan dira.

Kasuen igoera nabarmena:

2020ko martxoan, 129 inbertitzaile-eskariren berri izan zen. Tratatuaren indarraldiko lehen 10 urteetan 19 eskari baino ez ziren erregistratu (1998-2007). Nahikoa da kopuru hori azken hamarkadan (2010-2019) aurkeztu diren 102 eskaerekin alderatzea. Horrek esan nahi du estatuen aurkako eskaerak% 437 igo direla. Goranzko joera nabarmena izanik.

cases-graph-1-2019 <p>Kasuak gero eta gehiago izango dira, eta itunaren barne mekanismoek argi uzten dute estatuek ez dutela irabazteko aukera handiegirik. Transnazionalek argi ikusten dute diru publikoa lapurtzeko legezko aukera paregabea dela!</p>

Baina hau ez da larriena nire ustez. EGIa pobrezia energetikoa murriztea eta elektrizitatea eskuragarria izatea helburu duten gobernuen aurka egiteko erabil daitekeela da; eta baita larrialdi klimatikoaren edota trantsizio energetiko baten alde egiten duten gobernuen aurka ere.

EGIaren barne esparruan, Bulgariak eta Hungariak dagoeneko ehunka milioi euroko eskari edo demanda dituzte, neurri batean, konpainia elektriko handien irabaziak mugatzeagatik eta elektrizitatearen prezioak jaisteko presioa egiteagatik.
Inbertsioetan espezializatutako abokatuak Erresuma Batuaren aurka antzeko ekintzei ekiteko aukera aztertzen ari dira; izan ere, Gobernuak energiaren gaineko prezio maximoa proposatu du gehiegizko fakturekin amaitzeko.
Eta eskaera guzti hauen atzean, gas, ikatz eta petrolio enpresa edo inbertsore handiak daude ikusi dugun bezala.
Nola daiteke estatu batek halako itun bat sinatu izana? Eta nola liteke oraindik indarrean egotea?

Informazio gehiago eskuratu nahi baduzue:

Irudiak eta informazioa:https://www.energy-charter-dirty-secrets.org/