Hasi gara ikasturte berria eskola berrian eta hasi dira Google handiaren aurkako borrokak ere. Alabak oraindik ez du Chromebook bat erosi behar, haur hezkuntza oraindik ez dute eskatzen eta, baina ikasturtea hasi eta berehala bat iritsi zitzaigun guraso guztiei, ikastetxeko gmail kontu bat ireki genezan, eskolaren domeinuarekin hori bai.

Nik erantzun nien banuela jada e-posta kontua, eta ordura arte bezala jaso nitzakeela bidalitako informazio guztiak, erantzuna ezingo nituela argazkiak ikusi eta arazoak izan nitzakeela informazioa jasotzeko garaian.

Korreoak zure posta pertsonalera berbidalidaltzeko aukera egoten da, hala ere, arazoak sortuko zaizkizu hainbat gunetan sartzerakoan xxxxxxx.net-eko erabiltzaileek soilik sartzerik dutelako (boletinak, argazkiak).

Zur eta lur gelditu nintzen. Orain arte oso ondo jaso ditut ikastetxearen buletin eta informazio guztiak eta.
Benetan beharrezkoa al da beste e-posta kontu ba sortzea gurasoak informaturik mantentzeko?
Nik ez dut uste, posta-zerrenda bat egitearekin nahikoa litzateke, hori baino errazagorik… Nik, oraingoz behintzat gmail kontu hori ez irekitzea erabaki dut.

google

Beste aldetik, eta sakonera joz, Google domeinua eta bere sistema ikastetxe publikoetan erabiltzeak ba al du zentzurik? Nik atzerapauso eta erabaki oso txar bezala ikus dezaket baina bere arrazoiak baditu:

  • Erosotasuna, Googlek antza dena asko errazten dizu eta ekonomikoki merkea da.
  • Ikastetxeek duten inertzia, “beti” egin da horrela, erabakia hartua dago eta horrekin jarraitu behar… aldatzea oso nekeza da.
  • Gobernuaren eta hezkuntza sailaren utzikeria. Nola da posible Googlen eskuetan uztea gure ikasle guztien informazioa, argazkiak, ebaluaketak, etab? Zergatik ez da gure beharrak asetzeko zerbait garatu eta eskaini?
  • … (beste asko ere egon daitezke, bakoitzak bete dezala zerrenda!)

Beste guraso eta hezkuntza taldeetako pertsonekin hitz egin eta gero, ez da gurean bakarrik gertatzen den zerbait (1, 2), oso hedatua dagoen egoera da!

Baina aizu… non daude bada Googlen eskuetan hezkuntza uztearen arriskuak? Ez al zara gehiegikeriatan ibiliko? Azkenean e-posta zerbitzu bat baino ez da….

Google ez da e-posta zerbitzu bat soilik, bere inguruan izugarrizko zerbitzu mordoa (Gdrive, Gmaps, GSuite,…) eratu duen enpresa boteretsu bat da. Eta irabaziak lortzeko iturria, ustekabean, haien bezeroen datuak saltzea da. Zergatik ba emango luke norbaitek halako zerbitzu piloa doan? Gure haurren datu guztiak haien esku uzten ari gara, inolako hausnarketarik ere egin gabe. Eta gaitzena hezkuntza sistemak berak sartzen dituela “G-handia”-ren atzamarretan. Posta elektroniko zerbitzu bat behar badute, asko ditugu aukeran! Eman diezaiogun gure haurrei dauden aukera guztien berri!

Gmail

Googlen hezkuntzan sartzearen apustua oso handia da eta jada egoerari aurre egitea gero eta zailagoa egingo zaigu, hala ere landu eta hausnartzeko moduko gaia dela uste dut. Hementxe dituzue saretzeko balio dezaketen hainbat ekimen eta talde interesgarri:

Webguneak:

Telegram kanalak:

Bideoak:

Honi buruz hitz egin nahi baduzue, Lemmy.eus-en ireki dugu elkarrizketatzeko aukera: