Norbait saiatu al da Ogasunetik (Gipuzkoakotik) inprimakiren bat deskargatzen? Ba hementxe doa nire esperientzia…

Asterixen 12 probetako zailena inprimakia lortzea zen, ba nire kasuan ere sentsazio berdinarekin nago. las-doce-pruebas-de-asterix-187700</p>

Jakizue GNU/Linux erabiltzaileontzat ez dagoela inprimakiak lortzeko aukerarik, beste sistema bat erabiltzera behartzen gaitu Ogasunak, beraien "plataforma berria" martxan jarri arte.
Bidezkoa iruditzen al zaizue?
Bidezkoa al da Gipuzkoako biztanleriari Macinto$h edo Güindow$ sistema eragile bat duen ordenagailu bat erostera behartzera, Ogasunak libre eta eskuragarri izan beharko lituzkeen inprimaki batzuk lortzeko?
Ez al litzateke errazagoa formatu libre batean edudik eta webean uztea? Plataforma bat eraiki behar al da horretarako?
Ikaragarria iruditzen zait gure administrazioek sistema pribatibo hauekiko duten menepekotasuna....

Nik inprimakia lortzeko berriz estankora joan eta ordaindu egin beharko dut...

Hementxe duzue online laguntzakoekin izandako elkarrizketaren transkripzioa: (Teleop eta ordua kendu dut, pertsona horri arazorik ez sortzeko)

 Kaixo, ongi etorri Online Laguntza Informatikora. Zertan lagundu zaitzakegu?
 Ogasuna: Kaixo egun on
 ni: 620 inprimakia non lortu esan didate telefonoz
‎ ni: baina ezin dut jaitsi, errorea ematen dit.
 ni: Hau da dioena:
‎ ni: "Please wait... If this message is not eventually replaced by the proper contents of the document, your PDF viewer may not be able to display this type of document. You can upgrade to the latest version of Adobe Reader for Windows®, Mac, or Linux® by visiting http://www.adobe.com/go/reader_download. For more assistance with Adobe Reader visit http://www.adobe.com/go/acrreader. Windows is either a registered trademark or a trademark of Microsoft Corporation in the United States and/or other countries. Mac is a trademark of Apple Inc., registered in the United States and other countries. Linux is the registered trademark of Linus Torvalds in the U.S. and other countries."
Teleop: Ze sistema erabiltzen duzu?
 ni: Ba al duzue pdf- beste modu batez bidaltzerik?
 ni: Ubuntu 16-04, eta firefoxekin nabil
Teleop: Eredua hau ezin da Linux-en egin, sentitzen dut.
ni: Nola?
 ni: Ez al da pdf bat? Zer egin behar dugu windowsik ez dugunak?
Teleop: Nola aurkeztu nahi duzu aitorpena?
Teleop: Online edo paperez
 ni: Papera behar dut. Gero bankura eraman eta ordaintzeko
Teleop: Sentitzen dut, baina oraingoz ez dago aukerarik Linux-ean egiteko formulario hauek.
Teleop: Ala ere, plataforma berri bat martxan jartzen hari gara,edozein ereduak edozein sistemarekin egiteko.
 ni: Baina inprimakia lortzeko behintzat...
 ni: Ezin didazue bidali, eta nik eskuz bete?
Teleop: Momentu bat
Teleop: Mesedez, sakatu hemen "620.pdf" fitxategia jaisteko .
Teleop: Frogatu
ni: Erantzun berdina da.... ni saiatu naiz estekarekin zuzenean ere
Teleop: Berdina da.. formulario hauek modo batean sortuta daude.
Ogasunak "620.pdf" fitxategia deskargatu du.
Teleop: Eta oraingoz linux-ekin ezin da ireki eta bete
Teleop: Sentitzen dut.
ni: Nik ere bai... eta zer egingo dugu Windows erabili ez nahi dugunak, plataforma berria martxan jarri arte ez ordaindu?
 ni: Hau da hau!!!
 ni: Badakit ez dela zure erantzukizuna, baina zerbitzua pentsatu duenak herritar asko baztertu gaitu!
Teleop: Momentu honetan windows edo mac erabili daiteke bakarrik formulario hau egiteko.
Teleop: Horregatik plataforma berria martxan jartzen hari da
Teleop: Ere batzuk badaude plataforman, eta pixkanka besteak jartzen hari dira.
ni: Ondo... ba estankora joan eta bertan erosi beharko dut
Teleop: Sentitzen dut.
Teleop: Mila esker.
Teleop: Agur bat