Malthusen ezinegona

Zer da Elegose irakurle taldea?

  • Fedibertsoan elkartzen den irakurketa talde irekia.
  • Hilero euskarazko liburu bat hautatu, irakurri eta komentatzen dugu.

portada

Hementxe doa nire “kritika” literarioa; niri sortu dizkidan sentsazioen menpe %100ean! ;)
Zer da gustatu zaidana?

  • Asko gustatu zait irudikatzen duen etorkizun-distopia, halako elite bat mundua “dago”, disfrutatzen, haien behar guztiak aseturik. Hortik abiatzen da istorioa, eta interesgarria da nola Aselek irudikatzen duen nolakoa izan daitekeen zahartzaro, gaixotasun eta lanik gabeko bizitza.
  • Malthus misteriotsuaren bilakaera ere atsegin dut, nola joaten den liburuaren atalka, atalka haren nortasuna azaltzen, hartzen dituen erabakiak eta ondorioak…
  • Sortzen duen tentsioak harrapatu egiten zaitu, eta Malthus ezagutzen duzun bitartean joaten dira gertaerak bata bestearen atzetik harilkatzen.
  • Kurtsibaz idazten duen narratzailearen misterioa ere ondo dator tentsio hau mantentzeko, baina batzuetan gehiegizko hitzaldiak botatzen ditu… nor edo zer den ez jakiteak zehazki badu bere puntua!

Zer hobetuko nuke edo ez zait hainbeste gustatu?

  • Malthusen protagonismoa gehiegizkoa iruditu zait. Beste pertsonaiak oso bigarren mailan gelditzen dira eleberri guztian, eta egia esan badaude hor garapen polita izan zezaketenak. Lehenengo pertsonan idatzita egotearen ondorioa agian? Judithi zerbait gehiago, agian Kingsley ere, Darwinen ikuspuntua beharbada? Hori faltan bota dut.
  • Malthusekin batera azaltzen diren pertsonaia batzuk ere, arrantzaleak, Christine, David bera?… nolabait erabili gabe edo zuku gehiago eman zezaketelakoan nago.
  • Aselek irudikatzen duen gizarte eredua oso interesgarria da, baina nik ezaugarri edo deskribapen gehiago izatea eskertuko nuke. Betlehioa, (Orwellen 1984ko kutsua hartu diot) orgiak asko aipatzen dira, baina gutxi deskribatu, zergatik, nortzuk, harremanak ere batzuetan gainazalean bakarrik gelditzen direla iruditu zait. Agian xehetasun gehiagoz deskribatuko nituzke Avgiko kalea, bizitza, musika kontzertuen nondik norakoak… gizartea bera hobeto ulertzeko balio dezakete eta.
  • Ni nahiko kapitulu zale naiz eta Malthusen gogoetak kapituluka bananduko nituzke, batzuetan gehiegizko informazio eta denbora saltoak agertzen dira kapitulu beraren barruan. Baina hau guztiz pertsonala da!

Beste elegosetarren iruzkinak irakurri nahi badituzue, #malthunsenezinegona traola jarraituz egin dezakezue: https://mastodon.eus/tags/MalthusenEzinegona

Nik egindako beste liburuen iruzkinak irakurri nahi badituzue, hementxe duzue aukera: https://izaroblog.github.io/elegose

Eta gogoratu Aselekin ere tertulia egiteko aukera izango dela! Tertulia