Ez erran deus

Zer da Elegose irakurle taldea?

  • Fedibertsoan elkartzen den irakurketa talde irekia.
  • Hilero euskarazko liburu bat hautatu, irakurri eta komentatzen dugu.

Elegoserentzat egiten dudan hirugarren "kritika" literarioa, bagoaz Toure!

Zer da gustatu zaidana?
- Esan beharra dut Toureren jarraitzaile amorratua naizela... 19 Kamera irakurri eta beste guztiak segidan irakurri nituen!
- Toure oraingoan naparroaldeko herrixka batean kokatu da, eta egia esan segituan sartzen zara egoera berrian. Gustatu zait herrietako infernu txiki horien deskribapenak, eta baita ere bertan bizi diren pertsonaien harremanak kontatzeko modua. Beti bezala klixeetatik haratago doa Jon Arretxe oraingoan ere.
- Erritmo bizia du, erraz irakurtzen da eta ezustekoak non-nahi aurkitzen dira, idazleak duen umore beltzari etekin handia atereaz. Eszena bikainak daude arrakastazko telesail batentzako!
- Tentsioa beti doa gorantz eta irakurtzeko gogoa sortzen du orriak pasa ahala, elegosetarrontzat amu bikainak sortuz. Gidoiaren errebueltak ezusteko bikainak jartzen ditu mahai gainean!
- Jon Arretxek Donostiako liburutegiko irakurleei egindako eskaintza!
Zer da gustatu ez zaidana?
- Motza egin zait liburua! Bukaerak "deus-ex-machina" zapore handiegia utzi dit. Hainbeste hilketa eta gero... baina egiazkoa izan daiteke!
- Pertsonaia batzuei tira gehiago egiteko aukera galdu duela uste dut, Julian hain al zen zoroa? Zein zen artzain hauen artean zeuden ezin ikusien atzean zegoen benetako arrazoia? Agian hortik zuku pixka bat gehiago atera zitekeen.
- Emakumezkoen pertsonaiei ez die oraingoan idazleak pisurik eman. Beste eleberrietan askoz ere landuagoak ziren, baina Idoia edo Yarelizek zeozer gehiago eduki zezaketen esateko!

Beste irakurleen kritikak irakurtzeko, jarrai ezazu #apirilekoliburua traola!
Toureren gora beherak jarrai itzazu!
https://mastodon.eus/tags/apirilekoliburua