Fakirraren ahotsa
Fakirraren ahotsa
Zer da Elegose irakurle taldea?
- Fedibertsoan elkartzen den irakurketa talde irekia.
- Hilero euskarazko liburu bat hautatu, irakurri eta komentatzen dugu.
Hementxe duzue Elegoserentzat egiten dudan bigarren "kritika" literarioa
Zer da gustatu zaidana?
- Liburua irakurri eta denbora pixka bat pasa eta gero idazten ari naiz, horrek aukera eman dit liburuari buruzko gogoetak egiten joateko. Pelikula onak bezala, ez da ikusi eta berehala ahazten den liburu bat, niri behintzat buruan gelditu zait eta pasarte bat baino gehiagori buruz egon naiz pentsakor azken egunotan. Uste dut irakurri eta berehala idatzi izan banu kritikatxoa bestelakoa izango zela!
- Euskal Herriko urte latz eta korapilatsuenetakoei botatzen dien begirada sakona iruditu zait. Badirudi askotan kanpotik edo Imanolen buruan ardazten duela beti egoera... baina orduko islapen egiazkoa lortzen duela deritzot.
- Imanolen barne munduan, bere bizitzaren gorabeherak ezagutzeko obra oso ona da. Harkaitz Canok egindako ikerketa lana agerian uzten du, hainbat pasadizo eta datu esanguratsuak pertsonalak biltzeko lana hartu du. Gustatu zait egindakoa eta liburuari ematen dion indarra.
- Idazteko estiloa: idazleak ia dena protagonistaren ikuspuntutik agertzeak dituen zailtasunak gainditzen ditu, eta ez bere barne mundua bakarrik, baizik eta kanpoko guztia ere azaltzeko duen gaitasuna txalogarria da.
- Fikziozko biografia : irakurtzeko eta tentsioa eta hariak jarraitzeko oso zaila da zinezko biografia bat egitea, eta pertsonaia ezagutze bide aproposa ikusten dut, nahiz eta pertsonaia batzuk sinplifikatu edo batu. Beste aldetik, egia da fikzio puntu horrek batzuetan egia eta gezurraren arteko muga horrek egoera deserosoan jartzen nauela.
Pasa al zen kontatutakoa? Ez? Nola gogoratzen dut nik?
Joko horrek, hau da zalantza eta galdera horiek airean uzteak ere laguntzen du liburuan kontatukoa behin eta berriz buruan gogorarazteko!
- SUSA argitaletxeak liburu elektronikoan erosteko aukera ere nabarmendu nahi nuke. Prezio onean eta 3,63 euro eta eta idazleari salmenta bakoitzetik 2€ iristen zaizkiolarik. Nabarmentzeko ekimena.
Zer da gustatu ez zaidana?
- Erritmoa: liburuko hasierako zatia gogoz irakurri dut, erdialdera berriz pisutsu eta nahasiagoa berriz... kostata iritsi naiz bukaerara baina azken zatiak berriz irakurterrazagoak egin zaizkit.
- Imanolek egiten dituen barne hausnarketak batzuetan gehiegizkoak iruditu zaizkit, gauza berari buelta eta errebuelta gehiegi!
- Imanolen bizitzaren berri edo/eta orduko historiaren berri izan baduzu irakurtzeko erraza izan daiteke, baina ez dakit horren berri izan ez duen edonork hain erraz egingo dituen fikzio-errealitate esteka horiek. Batzuetan erlazio batzuk ez zaizkit niri hain errazak egin!
Beste irakurleen kritikak irakurtzeko, jarrai ezazu #martxokoliburua traola!
Martxoko liburuak kritika ederrak ekarri ditu eta=> https://mastodon.eus/tags/martxokoliburua