Sua eta Festa

Sarrera

Abenturazaleak Punta Galea ezagutzen hasi dira, eta katedral berria konsakratzeko festan parte hartzera. Desnaren omenez Tximeleta festa izango da herrian eta han ezagutu dira Sajan, Ihi, Lem, Dukkan eta Artzai.
Sajanek Hamblytarrak (Crade eta Lys) ezagutu ditu, Artzaik tatuaia egin zion itsasgizon bat eta Lemek txirula jotzen zuen bitartean, Dukkanek indar proba bat irabazi du, bertako dendatan astebetezko frutak dohan izaki saria.

Kendra Deverin alkatesa, Belor Cicuta aguazila, (Lonjiku Kaijitsu-k ezin izan du etorri) Cydrak Drokkus artista eta Abstalar Zantus apaizaren hitzaldiak entzun eta gero, Ameikoren Izokina Curry erara” dastatzen pasa dute eguerdia. Arratsalde partean, Zantus konsakratzeko ekitaldi ospetsua egitear zegoela, Goblinen erasoa jasan du herriak. Kaos hartan abenturazaleak azkar ibili dira, egon diren erasoak zapalduz. (Tximeletak, pifiak eta goblinak eragindako suteak itzaltzeko abenturak medio).

GOBLINSUTEA

Herriko iparraldeko atean, Aldern Atzandel noblearen bizia salbatu dute, erasotzen zebilen Goblin Komandoa eta bere goblinzakurra aise menderatuz. Abenturazaleak, herriko heroi bihurtu ziren, eta honekin jada Dragoi Herdoilduan atseden hartzeko ordua iritsi zen. Beno denek, ez ze Artzai lerdenak, Shayliss Vinderezagutu eta haren “arratoi handiak” ehizatzeko prest azaldu zen… eta aurkitu zuena Vin Vinder izan zen, Shaylissen aita haserrekoia.

Hurrengo egunean Aldern-ek Basurde ehiza batera gonbidatu zituen denak, Kalparsoro izeneko zelaira, eta arratsaldean hara joango zirela esan zioten. Bien bitartean Belor Cicutaren bila zebiltzala, hark aurkitu, eta hilerrian Ezakyen Tobyn aurreko apezaren mausoleoa irekita omen zegoela esan zien, eta harekin abiatu ziren hilerrira. Han mausoleoa irekita, eta ezusteko batzuekin aurkitu ziren… 6 eskeletok eraso egin zieten eta su alkimikoa erabili behar izan zuten hauk akabatzeko. Ikerketa sendoa egin eta gero, 6 goblin eta gizaki baten lorratzk aurkitu zituzten mausoleora sartu eta irten egin zutenak; eta baita Tobynen hilobian zeuden hezurdurak lapurtuak izan zirela. Ihik ere, hezur tunika bat aurkitu zuen, eta eskeletoak horrela atera zirela ondorioztatu zuten.


✳️Dukkan
Dukkan Dragoi Herdoilduko mahai apartatu batean zegoen, bere garagardo beltzari begira. Kopetilun, azken hogei urteetan bezala. Sutondoan mahai gainean dantzaka ari ziren lagunei begiratu zien, Ihi eta Lem hor zebiltzak Ameikorekin batera musika joaz eta tabernako bezeroak animatzen. Nola egiten zuten ba? Atzo goblin haien erasoa gelditu zuten, baina Lemek izugarrizko zauria jaso zuen, eta Ihi oso sentibera zela bazekien, eskeletoak ikusitakoan jarri zuen aurpegia ez zen erraz ahazten zen horietakoa… Hala ere hor zeuden, bizitza gozatzen ezer gertatu izan ez balitz bezala! Goblin koblakariaren kantu eta irainak barruraino sartu zitzaizkiola jabetzen zen, amataz gogoratu zen, eta malko baten hasiera zena segituan moztu zuen. Sasi-orkoak bere hausnarketarekin jarraitu zuen, garagardo beltzari trago ederra eman eta gero. Goblinak esandakoa egia ote? Hankaluze, hau da, gizaki bat egongo ote zen guzti honen atzean? Zergatik baina Ezakyian Tobyn-en gorpu edo hezurrak lapurtu? Zer zentzu zuen horrek?

Begiak garagardotik altxa, eta Artzai ikusi zuen, noble beldurti horrekin hizketan eta barrezka…. Higuingarria iruditzen zitzaion… nola zen tipoaren izena? Aldern Dedalo? Ez, ez Aldern Dedalera zuen izena handiki hark. Eta gainera harekin basurde ehizara joan behar zuten, falta zena! Artzai horrek ere egin zituen bereak ea bi… Shaylis Vinder horrekin larrutan egin eta aitak harrapatu! Kar, kar, irribarretso bat azaldu zen Dukkanen ezpainetan, Ven Vinder hori ez zen tipo makala ez! Barreak bota zituzten gertatukoa kontatu zienean… herriko jendeak ez zekien berriz zer pentsatuko zuen…

Bapatean, bizkarrean esku bat sentitu zuen, baina oraingoan ez zuen bizkarra kentzeko mugimendurik egin, segituan Sajan-en ahotsa entzun baitzuen: “Kaixo Dukkan jauna, zer darabilzu buruan?”. Sasi-orkoak irribarre bat eskeini eta ez zuen erantzun. Dukkan jauna, noiz izan zen, errespetuz, hala deitu zioten azken aldia?


🎵Lem
Bitartean, Lem gustora ari da kanta eta dantzan. Indarra ematen dio, ingurukoen pozak eta juergak. Ihik sekulako martxa dauka eta oso atsegina da! Eta Amaikoren interpretazio gaitasunak, inoiz bizitakoekin aldera ezinak! Hala ere, Dukkan, bere hausnarketa bakarti eta ilunetan ikusten du noizean behin. Ez du ulertzen zergatik ez duen momentua gozatzen. Hain da ederra! Egunean zehar jasotako zauriek noizbehinka mugimendua mugatzen dioten arren, gau aparta ari da izaten Dragoi herdoildukoa!


📜Ihiren eskutitza
Biharamunean, Ihi Dragoi herdoilduko ikuiluan esnatu da, lastozko ohatze batean etzanda. Begiak oraindik makarrez beteta dituela, aurreko eguneko errepasoa egiten du bere gurasoei idatzitako gutun batean: Aupa aita eta ama Punta Galea oso toki dibertigarria da eta lagun berriak egin ditut! Atzo gizon bati eskua nola ebakitzen zioten ikusi nuen (ugh). Sasiorko bat ezagutu dut, Dukkan, oso jatorra, frutajalea da baina Goblin batzuek bere fruta puskatu zuten. Lem koblakaria da eta sekulako abestiak jo zituen tabernan eta Amaiokorekin batera kriston parranda egin genuen atzo. Lem eta biok herria erretzetik salbatu genuen (uste dut heroiak garela, baina jendea oraindik ez da konturatu). Sajan monje bat da, goblin burezurrak txikitu zituen esku hutsez. Artzai… bueno, konplikatua da, esan dezagun gurekin datorrela. Atzo eskua burdin barra batzuetan kateatu zitzaion, uste dut sator dantza irakatsi beharko diodala. Tatuaia bat egin nahi dit, nik esan diot ez didazuela egiten uzten, baina egia esan, ez dut egin nahi. A, eta eskeleto batzuen kontra borrokatu ginen! Hemen ez du inork Curun basurdea ezagutzen (badakizue, igarkizun guztiak dakizkiena, bat izan ezik), baina bihar basurde bila joango gara herriko gizon batekin! Curun ikusten badugu gorantziak emango dizkiot zuen partez. Musu handi bat, Ihi PD: oraindik ez naiz etxera bueltatu, bidean gauza piloa daukat ikasteko

Lehen zatian ezagututako pertsonaiak

KendraDeverin
Kendra Deverin alkatesa


Belor
Belor Cicuta


Zantus
Abstalar Zantus


Ameiko Kaijitsu
Ameiko Kaijitsu


Aldern
Aldern Atzandel


Crade
Crade Hambley


Shayliss
Shayliss Vinder


Ven
Ven Vinder


Argazkia