6. Saioa
Malfeshnekor eta Punta Galeako hilketak
Abenturazaleak Nualia garaitu eta ziegak miatzen jarraitu zuten. Breogan bapatean azaldu zen, haien atzetik, berriak zituela. “Ihi eta Amiri utzi ditut zaldia zaintzen, badirudi goblinak nahastuta daudela oraindik” Taldeak kriptako atea ireki eta bertan zeuden itzal batzuei aurre egin behar izan zien… eraikina sortu zuten arkitektoen arimak ote?? Laster konturatu ziren halere, magiak bakarrik mintzen zituela. Pasadizo sekretu bat aurkitu zuten gelan, eta itsas-ur putzu baten inguruan zegoen altxortegi bat ere. Bertan txanpon piloa batu zituzten, eta baita erraldoi baten (150kilotako) kaskoa eramaten saiatu ere! Eztabaidan zeudela, kaskotik karramarro izugarri bat atera, eta eraso egin zien. Krustazeoa akabatu, eta kaskoa bertan uztea erabaki zuten. Altxortegiko paretan, mural bat zegoen,mendi puntan zegoen jauregi baten fresko batekin, inork ez zuen jakin zer izan zitekeen, baina badaezpada Artzai artistak marraztu egin zuen.
Bidean bueltan zirela, txanponez jositako zutabe magikoa begiratzen ari zela, Breoganek txanpon pare bat bota zituen… eta…. beste ate sekretu bat aurkitu zuen txiripaz! Eraikinaren azken zatian sartu eta aintzinako magiaz gordetako mezu bat ikusi zuten. Karzoug zirudien fantasma baten mezua, behin eta berri errepikatzen zena. Esploratzen jarraitu eta magiaz babestutako atea ireki zuten…. bertako Barghest-a iratzarriz!! Borroka epikoa izan zen, Lemen txirula desafinaturik, Dukkanen mailua zartaka, eta Breoganen baleztak jaurti eta jaurti! Bitartean buruz buru Artzai eta Sajan, Malfeshnekor izeneko monstruoa hiltzeko asmotan… Artzaik ezkuta galdu eta Barhgestaren atzaparrak konorte gabe utzi zutenean isiltasuna ezarri zen taldean… hortzak estuturik eraso zuten denak batera eta lortu zuten azkenik arerioa garaitzea!!
Artzairen aurpegia itsusiturik gelditu bazen ere, Dukkanen zaintzek bizia salbatu zioten. Atsedenaldi labur bat, eta goblinak alde egin zutela ikustean, Punta Galearako bidea hartu zuten. Bide ezaguna zuten, eta denek eskertu zituzten Dragoi Herdoilduko maindire garbiak…
–
Taldea Punta Galeara iritsi eta atsedena hartzeko aukera izan zuten. Cicuta eta Alkatesari abisatu zieten goblinak eta Nualiaren mehatxua jada bertan behera utzi zutela, eta Shaleluk berretsi zuen handik egun batzuk barru, goblinak buruzagi gabe ez zutela inongo indarrik erakuste. Lemek, Ameikorekin batera abesti berriak asmatu eta aurkezteari ekin zion, baina ez zuen inongo arrakastarik izan, bihen bitartean Breoganen festak ezagunak egin ziren inguruan, ez zuen bat bera ere galtzen, eta hasia zen antolatzen ere! Artzaik ziegatik ikusitako kaskoa ezin burutik kendu, eta bertako arrantzale batekin (aaaarrrr!) ziegara itzuli eta kaskoa berreskuratzea lortu zuen. Dukkan Thasiloniar hizkuntzaren hastapenak ikasten hasi zen, eta Sajan berriz meditazioara bidaratu zuen bere burua.
Baina lasaitasunak ez zuen gehiegi iraun… Kaskoa barkutik ateratzen zebiltzala, Cicutak haien laguntza eskatu zien eta… hilketa oso arraroa izan zen gauean zerrategian eta aguazilak, orain dela gutxi gertatutako batekin harremana izan zezakeela uste zuen.
Hilketak Punta Galean
Erruna https://1.bp.blogspot.com/-i49QypFOZuk/XS7grTIXWYI/AAAAAAAAN-U/TXTGacstL-Ypn2oYDf7d_rxRrgJ7g-I7wCEwYBhgL/s1600/DjK9STYVAAEF8A5.jpg