Kardu Tontorra

Ufff! Kinka larrian izan ginen. Lehenik alkatesarekin hitzegin genuen, gero Artzai ta Amiri, herriko defentsa tresneria prestatzen utziaz, goblinen gotorleku baterantz abiatu ginen. Gutako inork “biziraute” gaitasunik etzuenez, osinen basoak oso nekatuta utzi gintuen, eta goblinen emboscada batean erori ginen. Juxtu-juxtu libratu genuen kontua, eta bahitzea lortu genuen goblin baten adimenean Lem sartu ondoren, zuhaitz enbor batean babestu ginen. Handik, gotorlekurantz abiatu eta ingurune guztia goblin, zakur, puma eta druidez garbitu genuen. Gero Ihik, puma aztikeriaz birsortu zuen, a zer sustoa. Bidean konturatu ginen, putzu antzeko puntu batetik, itsas mailako galeria batzuetara bides zegoela, baina Breogan jetxi zenean, Foka-munstro batek babestua zegoela ikusi zuen.
Azkenik, soka eta egurrezko zubi bat gurutzatu genuen, gotorleku antzeko uharte batera sartu ginen, bartura sartu, dorre bati su eman, txakur pare bat akatu, zaldi beltz eder eta nekatu bat askatu eta pasilo batean zehar abiatu ginen eskilereran behera…

Lem Koblakariaren egunerokotik “Errunen jaunekin lehenengo harremanak I. Liburukia”

KarduTontorra

Ihik zuten mapa bakarra ireki eta harri batean jarri zuenerako, kaio-kakaz josita zegoen… Iratxoa dena garbitzen saiatu bazen ere, ez zuen mapa berreskuratzerik lortu. Taldea galduta ibili zen, abenturazaleak goblinen segada gogor bat jaso zuten arte. Dukkan saiatu zen aurrea hartzen eta erasoak bideratzen baina goblinak “txakur-xerrakariak” zorrozturik zeramatzaten, eta konorte gabe utzi zuten. Eskerrak su alkimiko eta eraso bortitzen bitartezk buruzagia hil, eta goblinak aldentzea lortu zuten. Leku seguruan atseden hartu eta gero, Kardu tontorrera abiatu ziren, bertan zeuden goblin guztiak akabatzeko asmoarekin; eta bai ere lortu! Breogan, eskalatzaileetan maisu, putzu batera jaitsi zen, baina berehala alde egin behar izan zuen, Bunyip erasokor bat atzetik zuela.

Goblin gotorlekura iristeko, Sajan isil-gordean sartu zen sokazko zubitik, eta zeuden zentinela gutxiak itsasora bota zituen… besteak erraz pasa ziren, eta gotorlekuko hormak eskalatuz, barrura sartu ziren. Zegoen dorre bati su eman, patioko txakurrak akabatu eta bertan zegoen zaldi beltza erreskatatu zuten (Kutxabank izenekoa). Sortutako nahasmena probestuz taldea barrura sartu zen, pasadizoak jarraituz, eta lur azpiruntz zihoazen eskailera batzuk aurkituz….

Tontorraren beheko pisuetan “hanka-luze” batzuk zeudela badakite, Nualia behar bada? Nor gehiago egongo da bertan?

Erasoa


Ebla-argazkia