Logo

Eskerrik asko gure gonbidapenari baizkeoa emateagatik! Zuek ikusteko irrikitan gaude!

Argibide Orokorrak

  • Ez dugu oparirik behar.๐ŸŽ, egun polit bat zuekin igaro ahal izatea besterik ez. Badakigu ohitura dela ezkontzen direnei opariak egin edo dirua ematea, baina guretzat zuek bertaratzea baino opari politagorik ez da!
  • Ez dago inolako janzkera etiketarik.๐ŸŽฉ. Izan zaitez libre gustuko eta eroso duzun bezala etortzeko! Arratsaldeko planerako zerbait erosoa soinean jartzea gomendatzen dizugu, belarraz eta dantzaz gozatzeko!
  • Errespetatu espazioa.๐ŸŒณ๐ŸšฏUliako lore-baratzak gune autogestionatua da, eta gure festarako erabiltzen utzi digute. Ez gara bakarrik egongo parkean. Inguru guztia zaintzeko eskatzen dizuegu, zaborrak jarriko ditugun zaborrontzietan bota eta bainua txukun erabiltzeko eskatzen dizuegu.
  • Uliako lore-baratzetan ez dugu mahai batean bazkaltzeko aukerarik izango. Bazkaria zutik eginen dugu baina nahi baduzue mantaren bat ekar dezakezue lurrean eseri eta belarrez gozatzeko.โ˜˜๏ธ
  • โ˜€๏ธ Esandako guztiak aurrera eginen du baldin eta eguraldi polita badugu. ๐ŸŒงEuria egingo balu berotegia dugu eskuragarri, baina baliteke programazioan aldaketaren bat egitea!
  • ๐Ÿคนโ€โ™€๏ธTxikienek ere gozatuko duten festa bat izatea nahi dugu!!

Goizez (10:30-11:30)

  • 10:30:๐Ÿ’ Ezkontza-zeremonia Donostiako Udalean izango da. Alderdi Ederreko eskaileretatik egingo dugu sarrera.Izan puntualak, 30 minutu ditugu soilik eta!
  • 11:00: ๐Ÿ“ธ Argazkia. Udaletxeko eskaileretan argazki bat ateratzen saiatuko gara. Gogoratu EZ dagoela BAIMENDUTA arroza edo loreak jaurtitzea, udal-arautegiaren arabera
  • 11:15: ๐ŸŽ  Nahi duenak, zaldiko-maldikoan pasiera emaztearekin.

Zaldiko-maldikoan ibili ondoren, libre uzten zaituztegu zuen kabuz Donostiaz gozatzeko, alde zaharretik zerbait hartzeko, edo bururatzen zaizuena egiteko! Gu eroso jarri eta arratsalderako falta dena prestatzera joango gara! 13:30etatik aurrera Uliako lore-baratzetan ikusiko gara berriz! Alderdi Ederretik Uliako Mintegietara iristeko, hauek dituzue aukerak:

  • ๐ŸšŒ Autobusez: 13 (Boulevard 3, Askatasuna 21); 14 (Plaza Gipuzkoa, Askatasuna 7); 31 (Askatasuna 19 o Easo 9),46 (Askatasuna 4). La parada en la que hay que hay que bajarse es Intxaurrondo Zaharra. +INFO: DBus
  • ๐Ÿš• Taxia
  • ๐Ÿš— Autoz: Alderdi Eder inguruan pare bat parking dituzue eskuragarri: Boulevard, La Concha edota Okendo. Uliako lore-baratzetan ez dago aparkatzek aukerarik, baina Intxaurrondon aurki dezakezue lekua, erraza ez izan arren!

Arratsaldez (13:30-โ€ฆ)

  • 13:30: ๐Ÿ’ƒ Festara! Uliako lore-baratzetan ikusiko gara. Mokaduak jan, solasaldi pixka bat eta lagunak egiteko denbora edaritxoen artean!. Badaezpada, mapa!
  • 14:30: ๐Ÿฅ˜ Paella iritsiko da, gozatu bazkariaz!
  • 17:00: ๐ŸŽถ Musika hasiko da, Hugo eta Olana Liss-ekin!
  • 19:00: ๐Ÿ’ช Festaren amaiera eta erabilitakoa jasotzera!

  • ๐Ÿธ๐Ÿป Oraindik festa giroa badago, zerbait gehiago har dezakegu Intxaurrondoko kioskoan!

Gonbidapena