Basurde ehiza

Zaldi gainean ibiltzea kosta egiten zitzaien 3 pathfinder Aldern-ekin joan ziren kalparsorora basurde bila. Ehiza teknika ez ondtodoexoegia izan bazen ere (mailuka akabatu zuten basundeekin) Dragoi Herdoildura janari goxoa eraman zuten. Aldern, Artzai-rekin ibili zen solasean eta bere borroka teknikaz guztiz txundituta agertu zen. Dragoi Herdoilduan basurdeak prestatzen ari zirela, Ameikoren aita azaldu eta bere alabarekin sekulako sesioa izan zuen.

Lodiaren Muturrean (Szcerni tabernan) informazio bila

Breogan bertako gaizkileekin tratuak egiten saiatu zen eta informazioren bat lortu zuen eta Katakonba batzuen berri izan zuten.

Goblina armairuan…

Gaualdean Amele Barett-ek azaldu zen heroien bila. Goblin bat omen zuten etxeko armairuan eta umeak haren haginkadak zituen. Taldeak aise akabatu zuen komandoarekin eta Dukanek goblina sendatu ostean haien galdera batzuk erantzuteko gai izan zen Cicutaren ziegetan. Tamalez, ez zuten ez Alergast Barett eta txakurraren bizia salbatzerik izan.

Gresgurt

Jervis Stooten irla bisitatu (zatitzailea).

Pathfinderrak Jervis “artistaren” irlara iritsi ziren, bertan zegoena ikertzera… Lamashturen usaina nabaritu zuten bertan.

Shalelu eta Cicutarekin bilera.

Arratsalde partean Shalelu, goblinak ehizatzen eta exploratzaile lanetan zebilen elfoa herrian azaldu zen berri txarrekin. Cicutak arriskua nabari zuen eta Magnimarrera abiatu zen laguntza eskatzera. Gure heroiak herriaren segurtasuna bermatuko zutela esan zioten Cicutari. Punta Galeako noble guztiekin hitz egin zuten, haiei goblinen berri eman eta babesa eskatzeko.

Punta Galeako “Aintzinako argia” ikertu eta eskalatzen saiatu.

Dukan eta Breoganek “Aintzinako argia: izeneko harria ikertu eta ska-latzen saiatu ziren.

Ilsoari Gandethus aztiarekin hitz egin

Turandarok akademian, Ilsoari aztiarekin egon ziren berbetan bere hipotesi guztiak azaltzen zizkien bitartean. Lem-ek bere txirularen doinu tristeak erabiliz Jerviss Stoot-en historiari buruzko informazioa lortu zuen.

Ameiko bahiturik!

Ameikoren bahiketaren berri izan zuten heroiek eta haren bila abiatu ziren beira fabrikara. Han Tsuto (Ameikoren anaia) eta bere goblin taldea menderatu zuten eta Ameiko erreskatatu bazuten ere Lonjiku aita hilda aurkitu zuten.

BeiraFabrika

Pertsonaiak

Tsuto

Lonjiku

Ilsoari

Lamashtu

Jervis Stoot