Sarrera

Orrialde honetan Azken Erronka, Jokalari Ugarirentzako Euskal Rol Joko Online Itzela (JUERJOI)-ren zalantzak argitzen saiatuko gara. Euskal mitologian oinarritutako jokoa du oinarri eta Eneko Azedo autorearen lana da. Akatsen bat aurkitzen baduzue, edo galderarik bazenute… Telegram taldean aurki gaitzakezue!

Azkenerronka

Aurkibidea

Jarduerak
Bidaiak
Lekuak
Borrokak
Sorginkeriak
Lanbidea
Armak
Objektu miresgarriak
Leku miresgarriak
Etsaiak
Gaitzak eta ondoezak
Beste gauza batzuk

Irunea

Jarduerak

Hiribilduan egiten diren bidaiak ere jarduera bat eskatzen dute?
Ez, hiribilduetan barne egiten diren bidaiak 0.5 jarduera eskatzen dute, plazara bueltatzeak berriz ez du jarduerarik eskatzen. Adibidez, merkatura joan eta bertako produktuak salerosteko, 0.5 jarduera beharko dira, baina behin hau eginda, plazara bueltatzeak ez du jarduerarik erabiliko.

Nola eman ditzaket objektuak?
Idatzi /eman txatean, aukeratu objektua eta leku berdinean dagoen pertsonaia bati emateko aukera izango duzu. Izan argi zein den bere izena!

Nola jakin dezaket arrakasta izan dudan?
5 behar dira. Horrek baino gutxiago porrota dakar.

Jarduerarik ez daukat eta gauerdia da, zergatik?
Jarduerak goizeko bostetan berreskuratzen dira

Nola egin dezaket Jarduera gehiago izateko?
Jarduerak denboraren neurri bat dira, egun batek gauzak egiteko eskaintzen duen denbora alegia. Beraz, ezin zaio egunari denbora gehiago eskatu baina pertsonaiak bilatu dezakeena da denbora horretan gauza gehiago egitea. Adibidez, garraio bat lortuz denbora gutxiago emango du bidaiatzen eta beste gauza gehiago egin ahalko ditu.

Egunen batean jolasten ez badut, hurrengo egunean 8 jarduera izango ditut?
Ez

Bidaiak

Iruñeara bidaiatzeak jarduera bat eskatzen al du?
Ez, Iruñeara iristeak ez du jarduerarik eskatzen!

Herri batera bidaiatu eta ez baduzu /bidea sakatzen, zer gertatzen da?
Desabantaila izango duzu zure ezaugarrietan hortik aurrera denbora batean.

Arinago bidaiatu daiteke?
Bai, zaldiekin adibidez.

Zer gertatzen da egun batean ez baduzu afaltzeko raziorik atseden hartzerakoan?
Atseden hartzerakoan razioa baduzu, horren truke Bizitza Puntu bat geihago berreskuratuko duzu.

Lekuak

Herri batean zaudela zerbait idazten baduzu, gero herri hortara iristen direnak irakur dezakete?
Bai, bestek irakur dezakete idatzitakoa.

Borrokak

Aldi berean gertuzko eta hurrunezko arma eduki ditzaket?
Bai, aldi berean erabiltzen ez direlako. Izan ere, gomendagarria da biak edukitzea. Gogoratu baina gertuzko arma IND ezaugarriarekin eta hurrunezko arma TRE ezaugarriarekin erabiltzen direla.

Beste jokalariek laguntza eman diezakedate?
Txat berean dauden jokalariak +1 mina ematen diote borrokan dagoenari.

Eta ezkutuak jaurtiketa behar du?
Bai, ezkutuak TRE jaurtiketa bat behar du harekin kolpea arintzeko.

Sorginkeriak

Sorginek bakarrik egin ditzakete sorginkeriak?
Ez, edonork egin ditzake sorginkeriak. Hala ere, Sorginaren lanbidea dutenek merkeago lortuko dituzte leku batzuetan dauden Sorginek eskaintzen dituzten gauzak, Kofradia berean daudelako.

Nola da sorginkeriak egiteko modua? Noiz erabakitzen da nori eta zein egin? 1.- Zein sorginkeri egin nahi duzun aukeratu behar da /sorginkeria. 2. Adur puntuak erabili. 3. Jaurtiketa egin eta Adur puntuak xahutu (lortu edo ez, AP xahutzen dira). 4 Nori egin nahi diozun Sorginkeria erabaki (zeure buruari, lagunari, arerioari…)

Arbasoen laguntza lortzeko Arbasoei deitu sorginkeria jakin behar da (argizaiolarekin)? Arbasoei deitu sorginkeria arbasoekin hitzegiteko da bakarrik, haien aholkua jasotzeko.Dena dela Azken Erronkan ez da agertzen. Arbasoek bere laguntza nahi dutenean emango dizute, zurekin harro daudenean izan ohi da.

Lanbidea

Armak

Objektu Miresgarriak

Leku Miresgarriak

Etsaiak

Lapur mota desberdinak al daude?
Bai, kontuan izan ze motako bidelapur edo arerio duzuen aurrean, “arrunta”, “arriskutsua” izan daiteke eta.

Gaitzak

Beste gauza batzuk

ADUR Azken Erronka izugarria da eta nire bizitza aldatu du, baina nondik irten da joko honen ideia?
ADUR rol jokoan oinarrituta dago, liburu fisiko, paperezko pertsonaiaren fitxak eta txanpon batzuekin jolasten dena. Esan daiteke Azken Erronka ADUR rol jokoaren bertsio digitala dela.

Doakoa da jokoa?
Bai.

Oinarrizkoa
Ongi etorri bidaiari! Oso laster ADUR jokoaren Unibertsoan, euskal Erdi Aro mitologikoan murgilduko zara. “ADUR - Azken Erronka” astiro jolasteko kanpaina da, egunean apur bat bakarrik aritzeko, epe luzean.

  • Leku batetik bestera Bidaia egiteko, eskainiko zaizun estekaren bitartez hurrengo Lekuari dagokion Telegram taldean sartu. Leku batera heltzen zarenean, lehendabizi irakurri goian finkatuta dagoen mezua. Ondoren, Leku horretan daudenekin hitz egin eta Erronka bat egotekotan hori egiten ere saiatu zaitezke.

  • Egun bakoitzean 4 Jarduera eman ditzakezu gauzak egiten, Jarduera bat denbora unitatea delarik. Adibidez, bi Lekuen arteko Bidaia oinez egiteko Jarduera bat erabiliko duzu, gutxiago garraioarekin. Erronka bat egitea Jarduera erdi bat izan ohi da, baina aldatu daiteke erronkaren arabera.

Zure aurrean duzun bidea arriskuz beterikoa izango da eta aurkituko dituzun Erronka zailei aurre eginteko taldean aritzea gomendatzen dizut. Horretarako, zauden lekuan aurkituko dituzun beste pertsonaia jokalariekin hitz egin eta elkartu beharko zara, eta elkarrekin bidaiatu. Elkarren artean lagundu beharko duzue, eta objektuak eta informazioa elkar trukatu ditzakezue. Kontutan hartu ere jokoa eraldatzen doala eta beraz egunak igaro ahala gauzak gertatzen joango direla, beraz ez denborarik galdu zure Heroiaren Bidea gauzatzeko! Zure pertsonaiaren garapena eta baliabideak kudeatzeko, fitxa bat edukiko duzu, hau era oso erraz batean prestatzen lagunduko dizut. Erronka hasteko prest al zaude? Aurrera egin baino lehen, jokoaren kondizioak irakurri behar dituzu:

•Behintzat 18 urte izan behar dituzu jolasteko. •Jokoa guztiz dohakoa da. Debekatuta dago jokoaren barruan benetazko diruarekin salerosketak egitea. •Jokoak ez du datu pertsonalik gordetzen. Ezarri itzazu Telegrameko Pribatutasun eta Segurtasun ezarpenak besteek zure telefono zenbakia ikus ez dezaten. •Joko barruan esaten dena beste jokalari guztiek ikusi ahalko dute. Ezin da hizkera zatarrik erabili ezta beste jokalarien eskubideak urratzen duenik esan ere. •Jokoaren barruko arauak bete egin behar dira beti. Kondizio hauek urratzen dituena jokotik kanporatua izango da. (C) Eneko Azedo. ADUR rol jokoa, Azkenengo Erronka eta horien edukiak eskubide intelektualekin babestuta daude.