Amorruaren Ziega

Breoganek Ameiko leku segurura eraman zuen, eta bitartean Sajanek lagun berri bat egin zuen Dragoi Herdoilduan: Amiri Barbaroa. Biak beira fabrikara hurbildu eta taldean “Amorruaren ziegatan” sartu ziren, zer aurki zezaketen jakin gabe… Bekatudun ekoizpenak nonahi aurkitu zituzten, baina talde lanaren bitartez gai izan ziren hauei aurre egiteko.

Ekoizpenak

Aurkitu zituzten gelatan, Lamasthu eta Alazneren omenez egindako estatuez gain, Varguilla desatsegin batzuk ere izan zituzten lagun, eta aintzanan giltzapeturiko zonbi batzuk ere topatu eta akatu zituzten.
Vargouilla

Bien bitartean, eskailera zahar batzuk aurkitu zituzten eta “castellet” bat egiten saiatu ziren handik irtetzeko. Ez ziren nahiko koordinatu, eta baten batek jasan zituen ubeldurak ipurtaldean. Leme eta Ihi, poltsa itsaskor bat zatituz gora egin zuten, eta putzuak Punta Galeako kaleetara zeramala ohartu ziren. Punta Galea lasai zegoen gaualdean, eta Ameiko ondo zegoela ikusiz, ziegara bueltatu ziren, soka bertan utziz. Ziegatan aurrera, Erylium izeneko quasit batek egin zien aurre bere altarean, putzu runikotik ateratako ekoizpenen laguntzaz. Quasita oso zaila zen harrapatzen, ikustezin egiten baitzen eta oso txikia izanik aztikeriaz josi zituen abenturazaleak. Sajanek bere kapa erabiliz lortu zuen harrapatzea, eta behin inguruaturik zutela txiki-txiki (ago) egin zuten.

Erylium

Ziega barruan esfera moduko kamara bat aurkitu zuten, bertan pisu gabe flotatzen zutelarik. Eryliumen meditazio gela honetan altxor eta objektu miresgarriren bat lortu zuten, baina ateratzean, erruna magiko batzuk nabaritu zituzten paretetan…. Dukkanek jakin badaki norenak diren… Azkenik, mugimendua nabaritu zuten ziegatan, eta Punta Galeara zeraman putzura bueltatzean, erabilitako soka (goitik) mozturik zegoela konturatu ziren… norbaitek, edo zerbaitek, alde egin zien…

AmorruZiega

Artzai tatuaiarik egin gabe gelditu zen beste behin ere….


JanariFest

Eryliumkonbatea